Sexu-indarkeriari Arreta Integrala Emateko Zentroak (SIAIZ) erantzun integrala ematen die sexu-indarkeriaren biktima diren edo indarkeriatik bizirik atera diren emakumeen beharrei, eta honako zerbitzu hauek eskaintzen ditu espazio seguru eta konfidentzial batean:
- Arreta integrala
- Prebentzioa
- Sentsibilizazioa
- Prestakuntza
- Informazioa
- Irisgarritasun unibertsala
- Profesionalen, interpreten eta kultura-bitartekaritzaren aholkularitza
Zentroko taldea abokatutzako, psikologiako, gizarte-laneko eta gizarte-hezkuntzako profesionalek osatzen dute.