Ezagutu egoitza elektronikoa

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta bere Erakunde Publikoen egoitza elektronikoa sarrera gune segurua da herritarrei eskaintzen zaizkien zerbitzu eta tramite elektronikoetarako.

TITULARTASUNA ETA ARAUDIA

Egoitza elektronikoaren titulartasuna eta bere kudeaketarako eskumena Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuari dagozkio.

Bestalde, egoitzan edukiak eta zerbitzuak argitaratzen dituen erakunde bakoitzari dagokio informazioaren ardura, bai eta bere irisgarritasuna, eskuragarritasuna, egiazkotasuna, integritatea eta segurtasuna ere, egoitza honetako lege eskakizunen arabera.

Honako araudi honek arautzen du egoitza elektronikoa:

EGUN BALIOGABEEN EGUTEGIA

Epeak kalkulatzeko egun baliogabeak

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta bere Erakunde Publikoetan eskariak, idatziak eta jakinarazpenak modu elektronikoan aurkez daitezke, urteko egun guztietan, eguneko hogeita lau orduetan. Hala ere, epearen araberako tramiteetan, epeak kalkulatzeko ezinbestekoa da kontuan hartzea egun baliogabeak.

Aurkezpena egun baliogabe batean eginez gero, ez du balioa izango hurrengo lehen laneguneko lehenengo ordura arte. Salbuespena: arauak espresuki jasotzen badu egun baliogabe batean aurkez daitekeela. Epearen azken eguna baliogabea denean, hurrengo lehen lanegunera luzatuko da.

Era berean, beste Administrazio Publiko batzuetako egun baliogabeak kontsulta ditzakezu.

access_time