Ziurtagiri digitala

Nafarroako Gobernuak @firma plataforma erabiltzen du ziurtagiriak onartzeko. Honako ziurtapen agintaritzetako ziurtagiri digitalak onartzen dira.

Jarraian, Moneta eta Tinbrearen Fabrika Nazionalaren (FNMT) ziurtagiria eskuratzeko, pertsona fisikoek eta juridikoek eman beharreko urratsak azaltzen dira: 

Ziurtagiria eskatu

FNMTren instrukzioak jarraitu behar dira. Datu pertsonal batzuk idatzi behar dira eta, amaitzean, ziurtagiriarekin lotutako eskari kode bat eskuratzen da.

Ziurtagiria eskuratu

Erregistro bulegoan identitatea egiaztatu ondoren, FNMTko webgunetik ziurtagiria deskarga daiteke, ‘Deskargatu ziurtagiria’ ataletik, dagokion mota hautatuz: pertsona fisikoa, pertsona juridikoa edo sektore publikoa

Horretarako, IFZ edo AIZ eta lehenengo urratsean eskuratutako eskari kodea behar dira. Kontuan hartu behar da ziurtagiriaren eskaria eta lorpena ordenagailu beretik eta erabiltzaile beretik egin behar dela. 

Ziurtagiria automatikoki instalatuko da ordenagailuan (nabigatzailean ziurtagiria dagoen egiaztatzea gomendatzen da).

FNMTko webguneak gomendatzen du ziurtagiriaren eta dagokion kode pribatuaren segurtasun kopia egitea. Horrela, instalatutako ordenagailuan arazorik izanez gero, beste nabigatzaile eta ekipo batzuetan instalatu ahal da. Informazio gehiago FNMTren webgunean.