Salaketa jartzea Foruzaingoaren aurrean

Ustez legearen aurkakoa den gertaera baten edo ez-egite baten berri emateko.

Oinarrizko informazioa

  • Adin nagusiko pertsonak, uste dutenak legez kanpoko gertaera edo ez-egite baten biktima, lekuko edo kaltedun direla.
  • Biktima adingabe emantzipatugabea bada, edo desgaitasun intelektuala edo psikikoa badu, haren zaintza, guardia edo tutoretza dutenek salaketa haren izenean jartzen ahalko dute, beren izaera dokumentu bidez egiaztatuta.

Salaketak Internet bidez edo foruzain etxeetan jar daitezke.

Internet bidezko salaketa-sistemak kasu gehienetarako balio du: adibidez, nahita egindako kalteak, galera, lapurreta, kreditu txarteleko edo banku kontuko iruzurra, eta abar. Hala ere, salbuespen batzuk daude, eta kasu horietan beharrezkoa da salaketa foruzain etxe batean jartzea:

  • Salatu nahi den gertaeran indarkeria fisikoa edo larderia erabili bada.
  • Gertaera bortitzak edo sexualak badira. Gertaera horiek eskatzen dute foruzain etxean bertan tratamendu berezia ematea; gainera, biktimari eman behar zaio arreta zuzena, berehalakoa, espezializatua eta pertsonalizatua.
  • Gertaeren egileak erabat identifika badaitezke.
  • Delituaren lekukorik badagoela baldin badakizu.

Gainera, delitua "in fraganti" egiten ari badira, alegia, une horretan bertan. Kasu horietan, berehala deitu behar da 112 telefonora.

Azkenik, sistema modu desegokian erabiltzeak, arau hauste penal baten biktima izatearen itxura eginez edo jardun prozesalak eragiten dituen eta existitzen ez den gertaera bat salatuz, erantzukizun penalak sor ditzake.

Tramitazioa

Jarraibideak:

  • Sakatu ezazu “Tramitatu", arretaz irakurri jarraibideak eta bete salaketaren formularioa.
  • Formalizatu ondoren, sistemak mezu elektroniko bat bidaliko dizu, salaketaren kopia batekin eta erreferentzia zenbakiarekin.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Nafarroako Foruzaingoaren Herritarrentzako Arreta Bulegoetan ere jarri dezakezu salaketa:

Harremanetan jartzeko

Nafarroako Foruzaingoa
Telefono zenbakia: 948 221 802
Helbide elektronikoa: policiaforal@navarra.es

Foruzaingoaren komisariak.

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time