Nafarroa Koloretan 2023 saria

Saritzen ditu elkarbizitza intekulturala eta arrazakeria eta xenofobiaren aurkako borroka sustatzen dituzten persona eta entitateak, baita elkarbizita eta kultur aniztasuna Nafarroako garapenaren motor gisa azpimarratzen dituzten ekimenak ere

Oinarrizko informazioa

Edozein pertsona edo entitatek aurkeztu ahal dituzte hautagaitzak. Proposatzen duten pertsona edo entitatearen merituak deskribatu behar dituzte.

Kategoriak:

  • Nafarroa Koloretan 2023 saria 2023. urtean zehar biztanleria migratzaileak Foru Komunitatean duen balioa azpimarratu eta elkarbizitza sustatzeagatik nabarmendu den Nafarroan bizi eta atzerriko jatorria duen persona migratzaileari.
    • Irabazlea eta finalistei accesita.
  • Aipamen berezia 2023. urtean zehar elkarbizitza interkulturalaren sustapenean eta arrazakeria eta xenofobiaren aurkako borrokan bereziki parte hartu duen persona, entitate social edo elkarteari.
  • Hezkuntza, ekonomia eta enpresa, kultura, kirola, komunikabideak, udal politikak edo berrikuntza bezalako arloetan elkarbizitza interkulturala bultzatu eta arrazakeria eta xenofobiaren aurka borrrokatzen duten ekimen edo ekintzak aurrera eraman dituzten erakunde, elkarte edo persona fisiko eta juridikoei zuzendutako onarpenak.

Sarira aurkeztutako edozein hautagaitzak arau hauen onarpena eta epaimailak hartuko dituen erabakien onarpena suposatzen du.

Aurkeztutako kandidaturak deialdi honetan aurkezten diren irizpideen arabera aztertuak izango dira epaimailarengatik.

Epaimailaren erabakia sarien entregaren aurretik ezagutuko da.

Sari nagusiak 8.000 euroko dotazio ekonomiko izango du.

Behin epaimalaren erabakia ezagututa, sariak Nafarroako Gobernuak entregatuko ditu.

Sarien entrega emanaldi publiko batean egingo da, abenduaren 18an ospatuko den Pertsona Migratzaileen Nazioarteko Egunaren harira.

  • II. eranskineko ereduaren araberako dokumentua, proposatutako pertsona edo entitatearen identifikazio datuak biltzen dituena.
  • III. eranskineko ereduaren arabera egindako memoria, saria jasotzeko proposatu den pertsona edo entitatearen meritu, ekintza edo programak biltzen dituena.
  • Memorian bildutako meritu, ekintza eta programak egiaztatzeko lagungarri den edozein dokumentazio osagarria, erakunde publiko, entitate pribatu edo izeneko pertsonalitateen babes gutunak barne.

35/2023 Foru Legea, Nafarroa Koloretan 2023 sariaren deialdia egiten duena.

Emaitzak

147E/2023 Foru Agindua, "Nafarroa Koloreetan 2023" saria ematen duena.

Harremanetan jartzeko

Ayllu-Kulturen arteko bizikidetzarako eta arrazismoaren eta xenofobiaren aurkako borrokarako zerbitzua
Iratxeko Monasterioa, 22, erdisotoa
31011 Iruña
Telefonoa: 848 42 35 14
Posta elektronikoa: premionavarradecolores@navarra.es

Ondoko administrazio prozedurari lotuta dago tramitea:

Premio "Navarra de Colores"

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time