Migrazioen arloko orientazioko eta oinarrizko informazioko zerbitzua

Zerbitzu honek lehen harrera eskaintzen die migratzaileei, hainbat kudeaketa eta izapideri buruzko informazioa eta orientazioa emanez, eta Nafarroako errealitate administratibo eta kulturalaren ezagutza erraztuz

English version    /   Version française    /   النسخة العربية

Oinarrizko informazioa

Hona hemen zerbitzuaren hartzaileak:

  • Migratzaileak.
  • Migrazio prozesuekin lotutako beste eragile batzuk: gizarte zerbitzuak, gizarte erakundeak, komunitateko eragileak eta herritarrak oro har.

Zerbitzu honen bidez, oinarrizko informazioa eta orientazioa jasoko duzu honako hauekin lotutako kudeaketei buruz:

  • Erroldatzea
  • Gizarte Zerbitzuen Sistema Publikorako sarbidea
  • Hezkuntza Sistemarako sarbidea
  • Profesionaltasun -ziurtagirien prestakuntza- ikastaroetan sartzeko kodeak tramitatzea
  • Gaztelania eta euskara ikasteko baliabideak
  • Nafarroako Osasun Publikoaren Sistemarako sarbidea
  • Enplegua eta prestakuntza lortzea
  • Hezkuntza tituluak homologatzea eta baliozkotzea
  • Etxebizitza eskuratzea
  • Honako hauen Estatuko harrera-zerbitzuak: asilo edo babes eskatzaileak, aberrigabeak, aldi baterako babes araubideari atxikitakoak eta beste babes estatutu batzuei atxikitakoak
  • Zerbitzu orokorretarako sarbidea: kulturalak, kiroletakoak, komunitarioak.
  • Erakunde sozialek migratzaileentzat antolatzen dituzten zerbitzu eta programetarako sarbidea.
  • Bururatzen ahal zaizkizun beste gai batzuk.

Zerbitzuak telefonoz eta aurrez aurre ematen du informazioa Iruñeko eta Tuterako arreta guneetan.

Gaztelaniaz, euskaraz, ingelesez, frantsesez, arabieraz, errusieraz eta ukraineraz artatuko zaituzte. Beste hizkuntza batez hitz egiten baduzu, telefono zerbitzu bat egonen da aldi bereko itzulpenerako.

38/2023 Foru Dekretua, honako hauek aldatzen dituena: 92/2020 Foru Dekretua.

Tramitazioa

Epea:

Hitzorduak eskatzeko ordutegia: astelehenetik ostiralera, 09:30etatik 17:30etara.

Iruña:

  • Telefonoz: 848 42 09 72 / 678 50 82 43
  • Aurrez aurre: Orreaga Etorbidea 4, baxua

Tutera:

  • Telefonoz: 848 43 36 61 / 678 50 82 86
  • Aurrez aurre: Estanca kalea z.g., behea

Harremanetan jartzeko

Karibu-Migratzaileei harrera eta lagun egiteko zerbitzua
Posta elektronikoa: migraciones.acogida@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time