2022-2023 ikasturterako deialdia
Leloa: ”¡Toca madera! - Eman egurra!”.
Kartelen lehiaketa
Helburua da kartel batzuk sortzea haien bidez erakusteko zer onura dakartzaten bai gure basoen kudeaketa jasangarriak eta bai haien baliabideen erabilerak.
Lehiaketan bi kategoria daude:
- Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailakoentzat.
- Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailakoentzat.
Lanak bikoteka egin beharko dira. Ikastetxe bakoitzak 3 lan aurkezten ahalko ditu kategoria bakoitzean. Irakasle batek ordezkatuko du ikastetxea sariketa honetako kategoria bakoitzean. Hau da, ikastetxe bakoitzak gehienez 2 irakasle aurkezten ahalko ditu, eta 6 kartel gehienez ere.
Aurkezten diren lanek originalak eta argitaragabeak izan beharko dute. Argazkiak, marrazkiak, collageak, infografiak, edozein motatako diseinu grafikoak edo bestelakoak erabili ahalko dira, baina sentsibilizaziorako lelo bat izan beharko dute, lehiaketaren gaiari lotua, eta orri bakarrean aurkeztuko dira, pdf, png, jpg edo jpeg formatuan.
Irakasleek 3 lan aurkeztu beharko dituzte kartel sortarik onenaren sarian parte hartu ahal izateko. Saria puntuaziorik handiena eskuratzen duen proiektu sortari emanen zaio.
Bideo-lehiaketa
Ingurumen-sentsibilizazioko mikro-bideo bat eginen da, minutu bat baino gutxiagokoa, gure basoen baso-kudeaketa jasangarriak eta horien baliabideen erabilerak dakartzaten onurak erakusteko.
Mikrobideoa lantzeko modua librea da; honako aukera hauek daude:
- Mikrobideo-klip bat, edo edozein estilotako musika emanaldia: hip hop, trap, indie, regetoia, opera, folk, etab.
- Fizkziozko mikro film laburra edo dokumentala, benetako aktoreekin.
- Fikziozko mikro film laburra edo dokumentala, animaziokoa.
- Antzezlan bat.
- Poesia edo prosa deklamazio bat.
- Aurrekoetan adierazi gabeko ikus-entzunezko teknikak erabiliz eginiko beste edozein mikrobideo.
Gazteek bikoteka parte hartuko dute proiektuan. Ikastetxe bakoitzak ezin izanen ditu 3 lan baino gehiago aurkeztu, eta irakasle batek ordezkatuko du ikastetxea. Beraz, ikastetxe bakoitzak 3 mikrobideo aurkezten ahalko ditu gehienez ere. Aurkezten diren lanek originalak eta argitaragabeak izan beharko dute.
Ikusi lehiaketaren oinarri guztiak.