Atzerritartasunaren arloan arreta eta aholkularitza emateko zerbitzua

Zerbitzu honek atzerritartasun eta babes eskubidearen inguruko informazioa eta hauek usatzeko sortzen diren administrazio prozesuetarako laguntza eskeintzen du

Oinarrizko informazioa

Zerbitzu hau ondorengo pertsonei zuzendua dago:

  • Pertsona migratzaileak.
  • Migrazio prozesuekin erlazionatutako veste agente batzuk: gizarte zerbitzuak, entitate sozialak, enpresaburuak, gizarte orokorra.

Zerbitzu honen bidez babesa eta atzerritartasunarekin eralzionatutako informazioa jasoko duzu. Pertsona batek hurrengo gaiei buruz izan dezakezun edozein zalantza argituko dizu:

  • Babes eta atzerritartasun eskubidea
  • Erregularizazio bideak
  • Pertsona atzerritarraren eskubideak eta egoera juridikoa
  • Espainiar nazionalitatea jasotzeko baldintzak
  • Familia berrelkartzeak
  • Erresidentzia, lan eta ikasketa baimenak
  • Erregimen komunitarioa
  • Aurrekari penalen deuseztapena
  • Izan dezakezun beste edozein zalantza

Gainera, aipatutako edozein prozesuetarako beharrezkoa den dokumentazioarekin laguntza jasoko duzu.

Zerbitzu hau zortzi arreta puntuetan jaso ahal duzu: Iruña, Tutera, Lizarra, Lodosa, Tafalla, Altsasu, Irurtzun, Zangoza.

69/2008 Foru Dekretua, Gizarte Zerbitzu Orokorren Zorroa onesten duena.

Tramitazioa

Jarraibideak:

Eskatu hitzordua telefono honen bidez: 848 42 09 11, 9:30etik 17.30etara (astelehenetik ostiralera)

Zerbitzu hau zortzi arreta puntuetan jaso ahal duzu:

  • Iruña
  • Tutera
  • Lizarra
  • Lodosa
  • Tafalla
  • Altsasu
  • Irurtzun
  • Zangoza

Harremanetan jartzeko

Karibu-Migratzaileei harrera eta lagun egiteko zerbitzua
Posta elektronikoa: migraciones.acogida@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time