Arrazakeria eta xenofobiaren aurkako zerbitzua

Arreta, akonpainamendua eta aholkularitza arrazakeria edo xenofobian oinarritutako egoera diskriminatiboen aurrean

English versionVersion française / النسخة العربية

Oinarrizko informazioa

Hona hemen zerbitzuaren hartzaileak:

  • Arrazan edo etnian oinarritzen den edozein motatako diskriminazioa jaso duten pertsonak.
  • Erlazionatutako beste eragile batzuk: administrazioko profesionalak, komunitateko eragileak eta gizartea orokorrean.

Zerbitzu honen bidez eraso arrazakeri edo xenofoboen aurrean arreta integrala, koordinatua eta espezializatua jasoko duzu.

Zerbitzuaren helburuak:

  • Arreta
  • Akonpainamendua
  • Aholkularitza

Interbentzio esparruak:

  • Giza eta hezkuntza arreta
  • Aholkularitza juridikoa
  • Arreta psikosoziala

Arreta modu presentzialean, telefonoz edo emailez egingo da. Hitzordua eskatu dutenek lehentasuna izango dute.

Arreta gazteleraz, euskeraz, ingeleraz eta frantsesez egiongo da. Beste hizkuntza batez hitz egiten baduzu, telefono zerbitzu bat egonen da aldi bereko itzulpenerako.

38/2023 Foru Dekretua, honako hauek aldatzen dituena: 92/2020 Foru Dekretua.

Tramitazioa

Jarraibideak:

Zerbitzura sartu ahal izateko, egin beharko duzun gauza bakarra gure bulegora joan, telefonoz deitu edo email bat bidaltzea izango da.

  • Iruña:
    Orreaga etorbidea, 4 baxua
    Telefonoak: 848 42 07 85 / 686 57 05 17
  • Tutera:
    Estanca kalea z/g, behea
    Telefonoak: 848 43 36 64 / 696 26 26 44

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera 8:30-17:30 / Uztaila eta abuztua: astelehenetik ostiralera 8:30-15:30

Posta elektronikoa: SARX@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time