Errenta Bermatua

Prestazio ekonomikoa da; pobrezian bizi diren pertsona eta familia-unitateei bizitza duina izateko gutxienekoa bermatu nahi die. Errenta Bermatua eskubidez eskura daitekeen beste edozein diru-sarreraren osagarria da

Oinarrizko informazioa

Oinarrizko premiak beteak izan ez eta foru legean aurreikusitako baldintzak betetzen dituzten pertsonak.

Sartzeko baldintzak:

  • 18 urtetik gorakoak edo adingabe emantzipatuak. 18 eta 24 urte bitartean izanez gero, beren ardurapean adingaberik izan gabe, gutxienez bi urte emanak izan beharko dituzte beregain bizitzen. Ulertuko da beregain bizi izan dela Gizarte Segurantzan alta emanik egon baldin bada gutxienez urtebetez, eta frogatzen baldin badu, betiere, azken bi urtean bere helbidea bere gurasoenaz bestelako bat izan dela.
  • Nafarroako Foru Komunitatean bizitzea, eskaera aurkeztu baino bi urte lehenagotik gutxienez, edo urtebete, familia-unitatean adingabeak, mendekoak edo % 65tik gorako desgaitasuna duten pertsonak badaude.
  • Oinarrizko beharrei aurre egiteko adina oinarrizko baliabide ez izatea. Gabeziatzat hartuko da, baldin eta eskatzen duenaren eta familia-unitateko gainerako kideen gaitasun ekonomikoa, oro har, unitate horretarako Errenta Bermatuak ezartzen duen zenbatekoa baino txikiagoa bada, hura osatzen duten kideen kopuruaren arabera.
  • Edozein administrazio eskuduni aldez aurretik eskatu izana legozkiokeen prestazioak, pentsioak edo sorospenak, edozein motatakoak; baita mantenu eta/edo konpentsazioko pentsioak ezarri eta ordaintzeko zuzenbide-akzioak baliatzea ere.

Eskatzailea eta familia-unitatea:

Prestazioa jasotzeko eskubidea eta horren zenbatekoa zehazteko, eskatzailearen familia-unitate osoa hartuko da kontuan.

Zenbatekoa zehaztea:

Errenta Bermatuaren zenbatekoa izanen da familia-unitateko kide kopuruaren arabera ezarritako zenbatekoaren eta familia-unitateak hilero jasotzen dituen diru-sarreren arteko aldea.

2024ko zenbatekoak:

  • Kide 1eko familia-unitatea: 762,01 euro
  • 2 kide: 1.028,71 euro
  • 3 kide: 1.219,22 euro
  • 4 kide: 1.333,52 euro
  • 5 kide: 1.447,82 euro
  • 6 kide edo gehiago: 1.524,02 euro

Errenta Bermatua jasotzen duten pertsonen betebeharrak.

Enplegurako pizgarriak:

Errenta Bermatua jasotzen den aldian enplegua lortzea sustatzeko, lan-jardueretatik datozen diru-sarreren zati bat baztertua geldituko da.

Prozeduraren urratsak:

Diru-sarreren Bermearen eta Garapenerako Lankidetzaren Zerbitzuak egiaztatuko du interesdunak baldintzak betetzen dituen, eta horren arabera aldeko txostena emanen du, edo ez.

Errenta bermatua lehen aldiz eskatzen duten familiei informazioa eta orientazioa emanen diete Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek, gizarteratzeko prozesu pertsonalizatu bat hasteko duten eskubideari buruz.

Familiak Errenta Bermatua jaso badu urtebetez baino gehiagoz, eta jasotzen duen errentan edo egoera ekonomikoan aldaketarik izan ez bada, gizarteratze-prozesu pertsonalizatua eginen da, gizarteratze aktiboa sustatzeko eta bultzatzeko.Bi urtez gutxienez jaso badu Errenta Bermatua, dagokion Administrazio Publikoak eskaini beharko dio, gutxienez, enplegu sozial babestuko programa batean edo enplegu eta/edo prestakuntzako beste aukera batean parte hartzeko aukera.

  • Berariazko inprimakia (Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan emanen da), eskatzaileak behar bezala betea eta sinatua eta dagokion Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak egiaztatua.
  • Eskatzailearen NANaren/AIZren fotokopia edo nortasuna eta legezko bizilekua frogatzen dituen dokumentazioarena eta hala badagokio, familia unitateko kide guztien pasaportea.
  • Familia liburua edo horren baliokidea den dokumentua, jatorria atzerrian dutenen kasuan.
  • Erroldatze- eta bizikidetza-txartela, Nafarroan bizi izana egiaztatzen duena eta helbide berean bizi diren pertsona guztiak jasotzen dituena.
  • Eskatzailearen eta familia-unitateko pertsona guztien diru-sarrerak eta ondarea agiri bidez justifikatzea:
    • Besteren konturako langileen kasuan: lan-kontratua eta azken 6 nominak.
    • Norberaren konturako langileen kasuan (autonomoak):
      • PFEZaren zatikako ordainketaren aitorpena, eskabidearen aurreko azken bi hiruhilekoetakoa, eta azken seihilekoko diru-sarreren eta gastuen balantzea. Kotizaziopeko pentsioen frogagiriak.
      • Errentamendu-kontratua, errentamenduetatik datozen diru-sarrerak justifikatzeko.
      • Ohiz kanpoko beste diru-sarrera batzuk (herentziak eta legatuak, kalte-ordainak kaleratzeagatik edo bestelako egoera batengatik, etab.): diru-sarreraren frogagiria, agiri ofizialarekin batera.
      • Titular diren kontu guztien egungo saldoa jasotzen duen banku-ziurtagiria.
  • Banantze- edo dibortzio-kasuetan: banantzeko demanda edo epai irmoa, baldin eta badute, edo, hala badagokio, hitzarmen erregultzailea edo izapidea hasi izanaren egiaztagiria.
  • Ordainketa transferentzia bidez jasotzeko eskaera, banku-entitateak behar bezala betea.

Tramitazioa

Harremanetan jartzeko

Diru-sarreren Bermearen eta Garapenerako Lankidetzaren Zerbitzua
González Tablas, 7
31005 Iruña
Telefonoa: 848 426 900
Posta elektronikoa: info.derechossociales@navarra.es

Ondoko administrazio prozedurari lotuta dago tramitea:

Renta Garantizada

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time