Desgaitasunaren balorazioa

Desgaitasun-maila baloratzea, aitortzea eta egiaztatzea, zein prestaziotarako eskubidea daukan jakinaraziz

Oinarrizko informazioa

Desgaitasunen bat daukala uste duen edozein pertsona.

Baloratua izateko eskakizunak:

  • Nafarroan bizi izatea.
  • Atzerrian bizi direnentzako, lurralde nazionalean izan duten azken bizilekua Nafarroan egotea eta legez Espainian egotea (AIZ indarrean).
  • Bere desgaitasunarekin lotutako mediku-txostenak.
  • Arreta anbulatorioko bermatutako zerbitzua; erabiltzaile bakoitzeko balorazio bat.

Prozeduraren urratsak:

  • Behin aurkeztutako dokumentazioa zuzena dela egiaztatu ondoren, baloraziorako eguna eta ordua jakinaraziko zaizkio eskatzaileari.
    Balorazioa Balorazio Alorrean egiten da:
    Larraina Kalea 3, Behe Solairua
    31011 Iruña
  • Behin balorazioa egin ondoren, Ebazpena eskatzailearen etxera bidaliko da.
  • Eskabidea egiteko inprimakia (gaztelaniaz)
  • Interesdunaren NANaren fotokopia eta Familia-liburuaren fotokopia.
  • Interesdunak dauzkan osasun-txosten eta txosten psikologiko guztien fotokopia.
  • Egoera larriagotzearen ondoriozko azterketaren kasuan: larriagotze hori egiaztatzen duten txostenen fotokopiak.

Gainera:

Hala badagokio, legezko ordezkariaren NANaren fotokopia.

 

 

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Agiriak aurkezteko beste leku batzuk.

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Harremanetan jartzeko

Balorazio Alorra:

Teodoro Ochoa de Alda, z/g(San Jose Zentroa zena)
31008 Iruña (Nafarroa)
Telefono zenbakia: 902 165 170
Faxa: 848 425 482
Helbide elektronikoacentro.valoracion.discapacidad@navarra.es

Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentzia (ANAP):

Gonzalez Tablas kalea, 7
31005 Iruña
Telefono zenbakiak: 902 165 170; 848 426 900
Faxa: 948 240 108
Helbide elektronikoa: andep.informacion@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time