Mendekotasun egoeraren balorazioa

Oinarrizko informazioa

Nolabaiteko mendekotasun maila izan dezakeen edozein pertsona, adin mugarik gabe. Betekizunak:

  • Gaur egun Nafarroan bizitzea eta bost urtez espainiar lurraldean bizi izana, horietatik bi urte eskabidea aurkeztu aurrekoak.
  • Bost urtetik beherakoentzat, haurraren babesa eta ardura gauzatzen duen pertsonari exijituko zaio bizilekuari buruzko betekizuna.

Aurrez azaldutako betekizunak bete arren, Espainiako nazionalitatea ez duten pertsonek, atzerritarrek Espainian dituzten eskubideei eta askatasunei buruzko 4/2000 Lege Organikoan ezarritakoari jarraitu jardun beharko dute.

  • Mendekotasunaren ziurtagiria Espainiar Estatu osorako balio duen agiri pertsonala da; mendekotasun maila egiaztatzeko balio du eta titularrari mendekotasun egoeran dauden pertsonen autonomia pertsonala eta arreta sustatzeko Legean aurreikusitako zerbitzuak eta prestazioak eskuratzeko aukera ematen dio.
  • Mendekotasun gisa hartzen da, adinaren, gaixotasunaren edo desgaitasunaren ondorioz, eguneroko bizimoduko oinarrizko jardueretarako beste pertsona baten edo batzuen arreta edo laguntza handiak behar dituzten pertsonen egoera iraunkorra edo, adimen-desgaitasuna edo buruko gaixotasuna dutenen kasuan, beraien autonomia pertsonalerako laguntzak behar dituzten pertsonen egoera.
  • Baloraziorako tresna lurralde nazional osorako ezarri da. Baloratutako pertsonek, eguneroko bizimoduko oinarrizko zereginetarako gaitasunari dagokionez, duten autonomia maila eta adimen-desgaitasuna edo buruko gaixotasuna duten pertsonek behar duten laguntza eta ikuskapena baloratzeko irizpide objektiboak zehazten dituen baremoa da.
  • Hiru urtez azpikoentzako, berariazko balorazio-eskala dago.
  • Informazio gehiago

Prozeduraren urratsak:

  • Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentziak hitzordua jartzeko gutuna bidaltzen du, eskabidean zehazten den helbidera.
  • Balorazioa pertsonaren ohiko ingurunean egiten da (normalean, bizilekuan bertan), astegunetan, astelehenetik ostiralera, goizez.

Gainera:

Balorazioa egingo zaion pertsonak honako egoeran baldin badago:

  • Legez ezgaituta baldin badago, haren tutoretza duenaren egiaztapena aurkeztuko da.
  • Bere baldintzengatik, ezgaitua izan badaiteke, baina prozesu hori abiarazi ez bada edo oraindik tutorerik izendatu ez bada, Egitatezko zaintzailea deritzon inprimakia aurkeztu beharko da, bera zaintzeaz eta babesteaz edo bere ondarea administratzeaz eta bere interesak kudeatzeaz arduratu denak sinatuta.
  • Norbaiti, bere izenean, mendekotasun balorazioaren eskabidea egiteko ahalmena eman badio, Borondatezko ordezkaria deritzon agiria aurkeztu beharko da, biek sinatuta.
  • 62/2013 Foru Agindua, Gizarte Politiketako kontseilariak emana, mendekotasuna dutenentzako laguntzaren arloko hainbat prestazio eta zerbitzuren arteko bateragarritasun araubidea ezartzen duena eta mendekotasuna duten pertsonak etxean gelditu eta haien zaintzaileei sostengua emateko laguntza ekonomikoak arautzen dituena.
  • 1/2011 Foru Legea, mendetasun-egoera aitortzeko prozedura ezartzen duena eta Nafarroan mendetasun-egoera balioesteko ekipoak eta organoa osatuko dituzten langileen antolamendua, eginkizunak eta araubidea ezartzen dituena.
  • 174/2011 Errege Dekretua.
  • 8/2010 Errege Lege-dekretua.
  • 69/2008 Foru Dekretua, gizarte zerbitzu orokorren zorroa onesten duena.
  • 39/2006 Legea.

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Honako lekuetan egin daiteke eskabidea:

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Harremanetan jartzeko

Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentzia (ANAP)
González Tablas kalea, 7 Iruña
Telefonoa: 848 426 900
Faxa: 948 240 108
Helbide elektronikoa: andep.seccion.valoracion@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time