Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei doako laguntza juridikoa emateko zerbitzua (SAM)
Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei doako laguntza juridikoa emateko zerbitzua (SAM)
Genero-indarkeriagatiko salaketak jartzean eta geroko prozesu judizial osoan laguntza juridikoa ematen duen zerbitzu bat da. Era berean, emakumeei aholku ematen die eragiten dieten legezko gaiei buruz (indarkeria, laneko eskubideak, familia-eskubideak, etab.).
Genero-indarkeriaren biktima diren edozein adineko emakumerentzat.
Deskribapena keyboard_arrow_down
Nafarroako Gobernuak Nafarroako Foru Komunitateko Abokatuen Elkargoen bitartez ematen duen doako zerbitzua da, abenduaren 1eko 104/2021 Dekretuan arautua (104/2021 Dekretua, Nafarroako Foru Komunitatean Laguntza Juridiko Aplikagarriaren Erregelamendua onartzen duena).
Laguntza Juridikoa Emateko Zerbitzua:
Etengabeko guardia-zerbitzu lokalizatua, behartuta dagoena Nafarroako edozein lekutara lehenbailehen eta berehalako lehentasunez joatera, laguntza juridikoa "in situ" ematera genero-indarkeria pairatu duten emakumeei edo pairatzeko arrazoizko eta berehalako arriskua dutenei.
Aholkularitza Juridikoa Emateko Zerbitzua:
Informazio, orientazio eta aholkularitza zehatza emakumeen kontrako indarkeriari buruz, indarkeria hori edozein motatakoa dela ere.
Doako laguntza juridikoa jasotzeko eskubidea, hala dagokion kasuetan.
Zuzenbide Zibila: familia-zuzenbidearekin lotutako auziak (filiazioa; bikote-eskubideak eta -betebeharrak; gurasoek seme-alabekiko dituzten eskubideak eta betebeharrak; ezkontzaren ondasun-eraentzak; deuseztasun-, banaketa- eta/edo dibortzio-prozesuekin lotutako auziei buruzko informazioa; ezkontza-banaketako prozedura batean edo antzeko prozedura batean ezarritako pentsioak ez ordaintzea; izatezko bikoteekin lotutako informazioa).
Zigor zuzenbidea: genero-indarkeriako egoerak, pentsioak ez ordaintzea, babes-aginduak,etab.
Lan zuzenbidea: langileen eskubideak eta betebeharrak, laneko balizko diskriminazioekin lotutako auziak, sexuan oinarritutako jazarpena, etab.
Araudia keyboard_arrow_down
104/2021 Foru Dekretua, Nafarroako Foru Komunitaterako doako laguntza juridikoaren erregelamendua onesten duena.
16/2007 Foru Dekretua, Indarkeria sexistaren aurkako neurri integralak hartzeari buruzko uztailaren 2ko 22/2002 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onesten duena.
Berehalako laguntza-zerbitzua:
A 112 - SOS NAFARROA telefonoaren bidez
Aholkularitza juridikoko zerbitzua (SAM):
Honen bidez erabiltzen ahal da SAM zerbitzua:
Iruñeko Abokatuen Elkargoa (Agoizko barruti judizialeko emakumeak ere hartzen dituzte).
Telefonoz ordua erreserbatu dezakezu, edo elkargoaren bulegoan azaldu adieraztiko orduetan:
Armadaren etorbidea 2, 10
31002 Iruña
Telefonoa: 948 22 14 75
Helbide elektronikoa: colegioabogadospamplona@micap.es
Ordutegia: astelehen, asteazken eta ostiraletan, 16:30eatik 18:30etara, elkargoaren egoitzan, uztailean eta abuztuan izan ezik, hilabete horietan ordutegia goizez baita, 10:00etatik 12:00etara.
Ipar-ekialdean, Ipar-mendebaldean eta Iruñeko eskualdean Genero Indarkeriaren Biktimei Arreta Integrala Emateko Taldearen (BAIT) egoitzan, aurrez telefonoz hitzordua hartuta.
Bidaburua kalea 5
31610 Atarrabia
Telefonoa: Telefonogunea: 848 46 38 50 / BAIT: 848 46 38 60
Lizarrako Gizarte Zerbitzuei dagokien Eremuan Genero Indarkeriaren Biktima diren Emakumeei Arreta Integrala Emateko Taldearen (BAIT) egoitzan, aurrez telefonoz hitzordua hartuta.
Inprenta kalea 1, behea
31200 Lizarra
Telefonoak: 948 55 36 20 / 948 55 54 04
Tafallako Gizarte Zerbitzuei dagokien Eremuan Genero Indarkeriaren Biktima diren Emakumeei Arreta Integrala Emateko Taldearen (BAIT) egoitzan, aurrez telefonoz hitzordua hartuta.
Martínez Espronceda kalea 1, 3. behea
31300 Tafalla
Telefonoa: 948 70 34 28
Tuterako Gizarte Zerbitzuei dagokien Eremuan Genero Indarkeriaren Biktima diren Emakumeei Arreta Integrala Emateko Taldearen (BAIT) egoitzan, aurrez telefonoz hitzordua hartuta.
Gaiarre kalea 8, 1.a
31500 Tutera
Telefonoa: 948 40 36 65
Harremanetan jartzeko
Unitate Arduraduna - Justiziako Gizarte Zerbitzua
Kontaktua: tramitazioa atalean adierazitako leku berberetan