Genero-indarkeriaren biktima izaera aitortzea

Oinarrizko informazioa

Genero-indarkeriaren biktima diren herritarrei. 

Genero-indarkeriaren biktima izaera aitortzen dio eskatzaileari.

Aitorpen horri esker, biktima izatearen ondoriozko egoera arintzera bideratutako laguntzez baliatu ahal izango da, eta hainbat baliabide eskuratzeko aukera izango du. Etxebizitza babestuak erreserbatzeko eskubiderik, baina, ez du izango; horretarako, Nafarroako Berdintasunerako Institutuak egindako aitorpena beharko du.

Edonola ere, aitorpenak ez du aurresuposatzen laguntzak jasoko direnik, alderdi ekonomiko eta sozialak ere kontuan hartzen dira eta.

Berariazko aitorpenak egiten dira errenta bermaturako, gizarteratze errentarako, laneratze programetarako, hobariak dituzten lan-kontratuetarako, hezkuntza beketarako (unibertsitate eta unibertsitate aurreko ikasketetan), derrigorrezkoak ez diren Hezkuntza Departamentuaren irakaskuntzetarako (kontserbatorioak, hizkuntza eskolak eta EGA agiria) eta igerileku publikoetan sartzeko.

Salaketarik ez dagoenean, ohiz kanpo, aitorpena lor daiteke indarkeria aztarnak edo gertaerak daudenean, betiere emakumeen berariazko arretarako zerbitzuek, gizarte zerbitzuek edo laguntza psikologia eskaintzen duten zerbitzuek hala adierazita.

  • Eskabide-inprimakia.
  • Jarraian agertzen diren dokumentuetariko bat:
    • Biktima babesteko agindua; indarrean egon behar du.
    • Aldeko epaia, orokorrean azken 5 urtetakoa.
    • Aurreko bi baldintzak betetzen ez badira, hori egiaztatzen duen txostena, emakumearen berariazko arretarako baliabideek egindakoa (SMAM, EAIV, gizarte zerbitzuak, laguntza psikologikoa ematen duten zerbitzuak eta abar).
  • 14/2015 Foru Legea, emakumeen kontrako indarkeriari aurre egitekoa.
  • 16/2007 Foru Dekretua, indarkeria sexistaren aurkako neurri integralak hartzeari buruzko uztailaren 2ko 22/2002 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onesten duena.
  • 1/2004 Lege Organikoa, abenduaren 28koa (EAO, 313. alea, 2004ko abenduaren 29koa).
  • 27/2003 Legea, uztailaren 31koa (NAO, 183. alea, 2003ko abuztuaren 1ekoa).

Tramitazioa

Jarraibideak:

Delituen Biktimei Arreta Emateko Bulegoan
Elío Epailearen Plaza, 1. zenbakia, beheko solairua
31011 Iruña

Harremanetan jartzeko

Delituen Biktimei Arreta Emateko Atala
Elío Epailearen Plaza, 1. zenbakia, beheko solairua
31011 Iruña
Ataleko burua: 848 427 671
Gizarte-langilea: 848 421 387
Kudeaketa eta laguntza administratiborako bulegoa: 848 423 376
Helbide elektronikoa: oasistencia.victimas.delito@cfnavarra.es

Ondoko administrazio prozedurari lotuta dago tramitea:

Reconocimiento de víctima de violencia de género

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time