Eskatzaile gisa inskribatzeko, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
Identifikaziorako dokumentu ofiziala:
NANa, nortasun agiria edo pasaportea, indarrean dagoena, espainiarra izanez gero, edo Europar Batasuneko herrialde batekoa, edo Islandia, Norvegia, Liechtenstein edo Suitzakoa.
Lan/bizileku baimena, indarrean dagoena edo, iraungita badago, berritzeko eskaerarekin batera aurretik aipatu ez den herrialde batekoa izanez gero.
Titulazio akademikoaren edo profesionalaren egiaztagiria, gidabaimena edo beste batzuk, halakorik izanez gero.
Erroldatze agiria, edo Nafarroan bizi zarela frogatzeko beste agiriren bat, baldin eta NAN/AIZen agertzen den bizitokia Foru Komunitatekoa ez bada.
Inskribatzeko datuetan eskatzaileak mugikorraren zenbakia eman badu, pasahitza SMSren bidez iritsiko zaio. Bestela, inskribatuta dagoen enplegu agentziarekin harremanetan jarri beharko du.
Interes orokorreko kontsultetarako, kontaktatu telefonoz edo postaz posta kodearen arabera dagokizun enplegu agentziarekin. Kontsultatu hemen zein den zure agentzia.