Emakumeen aurkako indarkeriaren biktimei osoko arreta

Emakumeak eta haien seme-alabak informatzen, bideratzen eta artatzen dituen zerbitzu espezializatua

Oinarrizko informazioa

Nafarroako Foru Komunitatean bizi diren emakumeak, emakumeen kontrako indarkeriaren biktima direnak edo izateko arriskuan daudenak, bai eta haien ardurapeko pertsonak ere.

Zerbitzu hori eskuratzeko, ez da beharrezkoa salaketa jartzea. Era berean, ez da beharrezkoa babes-agindurik edo epairik. Emakume guztiek eskuratzen ahal dute, haien egoera administratiboa edozein izanda ere.

Emakumeen aurkako indarkeriaren biktimei arreta emateko taldeen laguntza zuzenean eskuratzen ahal da, edo oinarrizko gizarte-zerbitzuek, osasun-zerbitzuek, harrera-baliabideek edo beste zerbitzu batzuek bideratuta.

Arreta- eta suspertze-taldeek oso-osoki erantzuten diete emakumeen eta haien ardurapeko familia-unitatearen premiei, informazioa, aholkularitza eta esku-hartze psikosoziala emanez.

Horrez gain, eskaintzen dute aholkularitza legala, laborala, ekonomikoa, sanitarioa eta emakumeak behar izan dezakeen babes-mailari buruzko informazioa, emakumearen eta haren familia-unitatearen egoeraren arabera.

Barnean hartzen dituen jarduketak:

  • Erabiltzailea eta haren ingurunea aztertzea. Arreta-plan pertsonalizatu bat diseinatzea, arreta soziala, psikologikoa eta hezkuntza-arlokoa kontuan hartuko dituena.
  • Arreta, banakakoa eta/edo taldekoa
  • Lagun egitea.

Genero-indarkeriari buruzko liburuxkak eta Arreta Integraleko Taldeak.

Gazteentzako gidaliburua.

  • 14/2015 Foru Legea, emakumeen kontrako indarkeriari aurre egitekoa.
  • 69/2008 Foru Dekretua, Gizarte Zerbitzu Orokorren Zorroa onesten duena.
  • 16/2007 Foru Dekretua, Indarkeria sexistaren aurkako neurri integralak hartzeari buruzko uztailaren 2ko 22/2002 Foru Legea garatzeko erregelamendua onesten duena.

Tramitazioa

Jarraibideak:

IPAR-EKIALDEKO, IPAR-MENDEBALDEKO ETA IRUÑEKO ESKUALDEKO BAIT:
Genero Indarkeriaren Biktimei Arreta Integrala Emateko Taldea, Iruñeko eskualdeko, Ipar-ekialdeko eta Ipar-mendebaldeko eremuetakoa. Nafarroako Gobernuko zerbitzua.

  • Helbidea: Bidaburua kalea, 5. 31610 Atarrabia
  • Telefonoak: Telefonogunea: 848 46 38 50 / BAIT: 848 46 38 60
  • Posta elektronikoa: eaivcomarcaynorte@fundaciongizain.es
  • Ordutegia: astelehenetik ostegunera, 8:00etatik 19:00etara, eta ostiraletan, 08:00etatik 17:00etara

BAIT TUTERA:

  • Helbidea: Gizarte Zerbitzuen Zentroa. Gayarre kalea 8. Tutera
  • Telefonoa: 948 40 36 65
  • Helbide elektronikoa: eaivtudela@fundaciongizain.es
  • Ordutegia: astelehenetik ostegunera, 8:00etatik 19:00etara, eta ostiraletan, 08:00etatik 17:00etara

BAIT LIZARRA:

  • Helbidea: Antso Azkarra kalea, 6, behea. Lizarra
  • Telefonoa: 948 55 36 20
  • Posta elektronikoa: eaivestella@fundaciongizain.es
  • Ordutegia: astelehenetik ostegunera, 8:00etatik 19:00etara, eta ostiraletan, 08:00etatik 17:00etara

BAIT TAFALLA:

  • Helbidea: Genero Indarkeriaren Biktimei Arreta Integrala emateko Taldea, Tafallako eremukoa. Nafarroako Gobernuko zerbitzua. Martínez de Espronceda kalea, 1-3, behea. Tafalla
  • Telefonoa: 848 46 30 90
  • Posta elektronikoa: eaivtafalla@fundaciongizain.es
  • Ordutegia: astelehenetan, 8:00etatik 17:00etara; astearte, asteazken eta ostegunetan, 8:00etatik 19:00etara, eta ostiraletan, 08:00etatik 15:00etara

EMAKUMEARI LAGUNTZEKO UDAL ZERBITZUA (ELUZ):

  • Helbidea: Marcelo Celayeta etorbidea, 51. Iruña (La Carbonilla)
  • Telefonoa: 948 42 09 40
  • Posta elektronikoa: SMAM@pamplona.es 
  • Ordutegia: 08:30etatik 14:30etara

Harremanetan jartzeko

Nafarroako Berdintasunerako Institutua
Alondegi kalea 1, 2. solairua
31002 Iruña
Telefonoa: 848 42 15 88
Posta elektronikoa: instituto.navarro.igualdad@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time