Aurretiko hitzordua Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzurako

Nafar Lansarek arreta pertsonalizatua eskaintzen dizu, enplegurako zerbitzua jaso dezazun: enplegu eskaria, lanbide orientazioa, enplegu bilaketa, ikastaroei buruzko informazioa, ekintzailetza, gazteen bermea edo Eures sarea

Oinarrizko informazioa

  • Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuan enplegu eskatzaile gisa izena eman nahi dutenak.
  • Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren beste zerbitzu batzuk (Deskribapena erlaitzan aipatzen dira) behar dituzten pertsonak.

Nafar Lansarek zerbitzu hauek eskaintzen dizkizu:

  • Enplegu eskatzaile gisa izena ematea, baja ematea, datuak aldatzea, zigilatzea.
  • Lanbide orientazioa.
  • Prestakuntza ikastaroetarako argibideak eta inskripzioak.
  • Eures - Europan Lan egitea.
  • Ekintzailetzarako aholkularitza.

Eskatzaile gisa inskribatzeko, dokumentu hauek aurkeztu behar dira:

  • Hasierako alta:
    • NANa, nortasun-txartela edo pasaportea, indarrean dagoena.
    • Egoitza Nafarroan dela frogatzen duen erroldatze agiria edo edo beste agiriren bat.
  • Eskaera lekualdatzea:
    • Bizitokia Nafarroan dela frogatzen duen erroldatze agiria edo edo beste agiriren bat.
  • Titulazioak:
    • Titulu akademikoen frogagiria.
  • Atzerritarrak:
    • Indarrean dagoen lan/bizileku baimena.

Tramitazioa

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Eskaera horrela ere egin dezakezu: 

Salbuespenezko egoeretan, berehalako kontratazioagatik edo langabezia prestazioak eskatzeko epea agortzeagatik, arreta jasotzen ahalko duzu Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Agentzian, aurretiko hitzordurik izan gabe.

Harremanetan jartzeko

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Lan Aktibaziorako eta Lurralde Koordinaziorako Zerbitzua
Atarrabia etorbidea, 1
31600 Burlata (Nafarroa)
Posta elektronikoa: empleo.soportect@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time