Familia ugariaren egiaztagiria

Familia ugariaren izaera aitortuta izateari esker, laguntza ekonomikoak eta Legeak ezarritako bestelako laguntza-neurriak eska daitezke

Oinarrizko informazioa

Familia ugaritzat hartzen da aurreko ahaide batek edo bik eta 21 urtetik beherako edo, ikasleak badira, 25 urtera arteko hiru seme-alabak edo gehiagok - seme-alabak bienak izan edo ez - osatutako familia.

Honakoek osatutako familiak ere familia ugaritzat hartzen dira:

  • Aurreko ahaide batek edo bik eta bi seme-alabak - seme-alabak bienak izan edo ez - osatutakoa, horietako batek, gutxienez, desgaitasunen bat baldin badauka edo lanerako gai ez bada.
  • Aurreko bi ahaide, biek desgaitasuna (% 33) baldin badaukate edo, gutxienez, haietako batek % 65eko desgaitasuna edo handiagoa baldin badauka, edo lanerako gai ez badira (ezintasun absolutuaren baliokidea), bi seme-alabarekin, seme-alabok bienak izan edo ez.
  • Banandutako edo dibortziatutako aita edo ama, hiru seme-alaba edo gehiagorekin - seme-alabak bienak izan edo ez - familia-unitate ezberdinetan egon arren, ekonomikoki bere mende baldin badaude.
  • Bi edo hiru anai-arreba umezurtz (ez aitarik, ez amarik), babespean, harreran edo zaintzapean daudenak eta tutorearekin, harreragilearekin edo zaintzailearekin bizi direnak, baina ez haien kontura.
  • 18 urtetik gorako hiru anai-arreba umezurtz (ez aitarik, ez amarik) edo gehiago edo bi, haietakoren batek desgaitasuna baldin badauka, elkarrekin bizi direnak eta ekonomikoki elkarrenganako mendekotasuna daukatenak.
  • Aurreko ahaide alarguna, 21 urtetik beherako bi seme-alaba dituena, edo 25 urtera artekoak, ikasleak baldin badira.

Bi kategoria daude:

  • Berezia: bost seme-alaba edo gehiagokoak; eta, lau seme-alabakoak, horietatik, gutxienez hiru, erditze, adopzio edo harrera iraunkor edo aurre-adopzio anizkuna izan badira. Lau seme-alabadun familiak kategoria honetan sailkatuko dira, haien urteko diru-sarrerek ez dituztenean Familia Ugarien Babeserako 40/2003 Legearen 4. artikuluaren I. Tituluan ezarritako mugak gainditzen (ikus "Araudia").
  • Orokorra: gainerako familia-unitateak.

Prozeduraren urratsak:

Eskabidea aurkezterakoan entregatzen dira txartelak.

Eskaera egiteko:

  • Inprimakia
  • Gurasoen eta seme-alaben NAN agiriaren fotokopia - seme-alaben kasuan, NAN propiorik baldin badaukate (14 urtetik aurrera da derrigorrezkoa)
  • Familia-liburuaren fotokopia
  • Familiako kide guztien gaur egungo errolda-ziurtagiria

 

Berritzeko:

  • Inprimakia
  • Familia unitatearen osaera aldatuz gero (alarguntza, dibortzioa, etab.), hori frogatzen duten agiriak: heriotza-ziurtagiria, dibortzio-epaia, etab.
  • 21 urtetik gorako seme-alaben kasuan: ikasketen matrikula
  • 14 urtetik gorako seme-alaben kasuan: NAN
  • Familiako kide guztien egungo erroldatze-ziurtagiria
  • Beste edozein egoera behar den dokumentazioarekin egiaztatu beharko da.

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

  • Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia (González Tablas kalea, z.g.), aurretiko hitzordua eskatuta 948 012 012 telefono zenbakian edo internet bidez. 
    Ez da ebatziko eskabidea aurkezten den unean.
  • Nafarroako oinarrizko gizarte zerbitzuak eta Iruñeko auzo unitateak.
  • Osasun-zentroetako gizarte-langilea.

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Harremanetan jartzeko

Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentua
González Tablas kalea, z.g., Iruña
Telefonoak: 848 421 259 / 848 421 256 / 848 421 258

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time