Minerética

Meatzaritzari buruzko jarduerak eta ikasmateriala

Minerética meatzaritzari buruzko dibulgazio-ekimen bat da. Hartan, Nafarroako Gobernuak eta Nafarroako meatzaritza-sektoreko elkarte eta enpresa nagusiek parte hartzen dute. Ekimen horri esker, jarduera hauek eskaintzen dira.

Hitzaldiak eta tailerrak ikastetxeetan

Meatzaritza-sektoreko profesionalak eskoletara eta institutuetara joaten dira jarduera horri buruzko dibulgazio-hitzaldiak ematera, eta ikasleek eta irakasleek aukera dute era guztietako galderak egiteko meatzaritzari buruz.

Gainera, arroka eta mineralen laginak eraman daitezke, eta tailer didaktikoak eman material horrekin.

  • Lantzen diren edukiak direla-eta, saioak egokiak dira Lehen Hezkuntzako laugarren mailatik aurrera, baita DBHrako, batxilergorako eta Lanbide Heziketarako.
  • Hitzaldia gaztelaniaz, euskaraz, ingelesez edo frantsesez egiteko eska daiteke.

Bisita bat hitzartzeko, harremanetan jarri Meatzeen Atalarekin

Eskola-bisitak meategietara

Ikastetxeak bisitan joan daitezke Nafarroako meategi nagusietako batzuetara. Horretarako, ezinbestekoa da enpresa arduradunekin harremanetan jartzea eta egun bat adostea. 

  • Bisita horietako batzuk gaztelaniaz, euskaraz, ingelesez edo frantsesez egin daitezke. 
  • Bisita guztiak doakoak dira.

Ikusi bisita daitezkeen meategien mapa. Egin klik ustiategi batean, ikusteko zein enpresa den arduraduna.

Erakusketa: “Etorkizuna jasangarria izateko funtsezko mineralak”

Informazio-panelak eta arroken eta mineralen laginak daude Aterpeen Aretoan, Xabierko gaztelutik hurbileko eraikin batean. Gainera, geologiari eta meatzaritzari buruzko zenbait joko eta tailer egin daitezke.

  • Gutxienez 10 lagun behar dira bisita egiteko, eta gehienez 30.
  • Gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez egin daiteke.
  • Bisitaren iraupena: 2-3 ordu.
  • Doakoa da, baina erreserba egin behar da. 

Deskargatu eskola-bisitetarako programa

Online jokoa: "Aplikazio mineralen maleta"

Joko honen bidez, ikasleek jakingo dute zer mineral erabiltzen diren objektuak fabrikatzeko.

  • Egokitua hainbat hezkuntza-mailatarako.
  • Eskuragarri hainbat hizkuntzatan: gaztelania, euskara, ingelesa, frantsesa, etab.

Meatzaritzari buruzko unitate didaktikoak

Hezkuntza-etapa
Materiala
Gaztelania
Euskara
Ingelesa
Haur Hezkuntza
Unitate didaktikoa
Doc PDF
PDF dok
PDF doc
Irakas-materiala
Doc PDF
PDF dok
PDF doc
Lehen Hezkuntza
Unitate didaktikoa
Doc PDF
PDF dok
PDF doc
Irakas-materiala
Doc PDF
PDF dok
PDF doc
Bigarren Hezkuntza