Castellano | Euskara | Français | English
Kanpainaren justifikazioa
Gure gizarteak ahantzi ditu STIak eta prebentzio neurrien erabilera gutxitu du. Sexu-transmisiozko infekzioek –klamidiak, gonokozia eta sifilia– gora egin dute azken hamarkadan, oro har eta baita Nafarroan ere, eta hainbat kasutan gazteei erasan diete. GIBaren bidezko infekzioa egonkortu egin da, nahiz eta egun oraindik ere badauden diagnostiko berantiarrak.
STIak ez badira tratatzen, arazoak ekartzen ahal dizkiete bai gizonezkoei (prostatako, barrabiletako eta bestelako arazoak) bai emakumezkoei (pelbiseko gaixotasun inflamatorioa, antzutasuna...), eta kasu batzuetan –sifilian legez– sintoma oso larriak agertzen ahal dira zenbait urteren buruan. Aurrerapen asko egin diren arren, HIESak ez du oraindik osabiderik.
Baginako, uzkiko eta/edo ahoko koitoan preserbatiboa behar bezala erabiltzea metodo eraginkorra da STIak prebenitzeko, baina, hala ere, gero eta gutxiago erabiltzen da arriskuko praktika hauetan eta, Nafarroako Gazteriaren Osasunari buruzko 2014ko inkestaren arabera, jende gazteak preserbatiboa erabiltzen du lehen harremanetan, baina gero gutxitu egiten da erabilera.
Gainera, preserbatiboak babes-funtzio bikoitza du; izan ere, STIekiko ematen duen babesaz gain, nahi gabeko haurdunaldiak ere prebenitzen ditu. Horrela ekiditen dira nahi gabeko jaiotzak, haurdunaldiaren borondatezko etendurak eta horiek dakartzaten ondorio emozional eta sozial handiak.
Kontrazepzioa eta STIen prebentzioa elkarrekin planifikatzea tratu onaren alderdietako bat da. Preserbatiboak laguntzen du pozarekin eta gozamenarekin konektatzen eta beldurra, kezkak eta segurtasunik ezak mozten, eta topaketaren erdigunean jartzen ditu elkar zaintzea eta plazera. “Erabiltzen dut neure burua eta zu zaintzeko”. Preserbatiboak harreman libreak, berdintasunezkoak eta seguruak bideratzen ditu.
Kanpainak azpimarratzen du badirela beste jardun sexual desiratu batzuk, arriskurik ez dakartenak, hala nola, musu ematea, bikotean elkar masturbatzea, ferekatzea, begiratzea, biluztea, zirri egitea, miazkatzea, atximur egitea, fantasiak eratzea edo dantza egitea.
Helburuak
Xede populazioa
Kampainako materialak (deskargak)
Liburuxka Kartelak Irratiko iragarkia eta bideoak