(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroa Ezagutu Sarearen webgune berriak espazio natural eta bereizgarriak dinamizatzeko lana sendotu du asteartea, 2018.eko abenduak 18


Elizalde kontseilariak mapak, abegi-zentroak eta zerbitzuen eta baliabideen informazio-egutegia biltzen dituen tresna berria aurkeztu du.


Elizalde kontseilaria, tokiko nekazaritzako produktuekin egindako Nafarroako maparen aldamenean. ( irudia handitu )

Nafarroa Ezagutu Sarearen  webgune berriak espazio natural eta bereizgarriak dinamizatzeko lana sendotu du, eta mapak, abegi-zentroak eta zerbitzuen eta baliabideen informazio-egutegia gehitu dizkio.

Webgune honi esker, eremu ezberdinetako enpresa kudeatzaile eta erakunde elkartuek trukerako eremu komun bat izango dute sarean.  Eta, aldi berean, Nafarroa ezagutu eta bisitatu nahi dutenek erakusleiho bat izango dute tokiko produktu eta ibilbide eta espazio naturalen eskaintzari buruz kontsultak egiteko, turismo-zerbitzuen zuzeneko salmenta egiteko eta haien ekitaldi edo jarduera soziokulturalen agenda komun bat edukitzeko.

Lurraldearen eta iraunkortasunaren Nafarroako Lursarea Agentziak bultzatutako eta koordinatutako elkarte bat da Nafarroa Ezagutu Sarea. Duela gutxi sortu zen, Foru Erkidegoko tokiko agenteek eurek —hogeita hamar bat espazio natural, bereizgarri eta bide natural baino gehiago biltzen dituena— ekitaldi edo jarduerak partekatu eta zerbitzu komunez hornitzeko egindako eskaerari erantzunez. Esperientziak eta ezagutza trukatzeko eta eskaintza osatzeko aukera ere emango du.

Isabel Elizaldek Landa Garapena, Ingurumena eta Toki Administrazioko kontseilariak aurkeztu du webgune berria, gaur goizean, Atarrabiako San Andres Errotan. Ekitaldian Lursarearen beste bi teknikari ere izan dira, Uxue Itoiz eta Micaela García hain zuzen ere.

Lurraldea lantzeko beste era bat

Elizaldek honela azpimarratu du: “Web-tresna hau egitean, modu desberdin batean lan egin dugu eta proiektu honen barnean Nafarroa Ezagutu Sarearen elkartearen baitan dauden espazio natural, tokiko agente edo udalak kudeatzen dituzten pertsonek eurek egindako lan garrantzitsua agerian utzi du”.

Kontseilariak azpimarratu du Ezagutu Sarearen elkartearen sorrera bultzatu duen lan-metodoak- eta -dinamikak “lurraldearekin harremanetan egoteko eta biztanleekin lan egiteko beste era bat erakutsi digula, alegia, elkarrenganako inplikazioa eta lankidetza oinarri hartuta, lurra behetik gora zapalduta, arazo komunei entzun eta irtenbide komunak emateko jardunez, eta, modu horretara, administrazioa eta lurraldea bata bestearengana hurbilduz”. 

Elizaldek azaldu du Nafarroa Ezagutu Sarea "ingurune naturala mantentzearen aldeko apustu bat dela, espazio horiek aktibo bat izan daitezen landa-ingurunean jardun eta hura indartzeko, sektore-politika ezberdinek bat egiten duten tokian, tokikoa, zero kilometroa eta hurbiltasuneko nekazaritzako elikagaiaren alde apustu egin eta ingurune naturaletik abiatuta enplegua edo landa-nukleoak ez despopulatzeko estrategiak bultzatzeko xedez”.

Gainera, kontseilariak Gobernu honen “lurralde-garapeneko jarduera bideratzen duen kultura berria defendatzen du” eta lan hori ingurumeneko iraunkortasunarekin lotzeaz gainera iraunkortasun ekonomiko eta sozialarekin lotzeko xedea ere bai, “proiektu honek bizitako paisaiei, landa-ingurunean eta harengandik bizi diren herritarrei erreparatu eta toki horiek mantentzeko egiten duten lan eta ahalegin izugarria aitortzen dien unetik, espazioak iraunkortasun-kulturarekin sortzeko inplikazioa, partaidetza eta kontzientziazioa badutela erakusteko ”.

Tokiko nekazaritzako produktuekin egindako mapa sinbolikoa

Nafarroa Ezagutu Sarearen programaren aurkezpen-ekitaldiari amaiera emanez, hamaiketakoa egin dute. Mahai baten gainean foru-erkidegoaren maparen itxura osatuz tokiko nekazaritzako produktuak eskaini dira, produktu bakoitza dagokion eskualdean jarrita. Sarearen espazioen inguruan burutuko diren jardueren xedeetako bat, hain zuzen ere, hurbiltasuneko elikagaiak eta haien lanketa-prozesuaren inguruko ezagutza sustatzea dira.

Ildo horretatik, Isabel Elizaldek azpimarratu du “Ezagutu Sareak xede duela Nafarroako espazio natural eta bereizgarriak jarduera ekonomiko, sozial edo kulturalaren ardatzak izan daitezela, eta, azken finean, gure eskualdeetatik lurralde-garapen iraunkorra bultzatzeko eta landa-mundu bizi bat berrindartzeko aukerako espazio bihurtu nahi dituela”.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa