(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak “AgurPlásticoAdiós” kanpaina atera du plastikozko poltsen erabilera murrizteko asteazkena, 2018.eko urriak 17


Horien ordezko gisa, paperezko 130.000 poltsa banatuko dira Foru Komunitate osoan


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak “AgurPlásticoAdiós” izeneko kanpaina atera du, herritarrak plastikozko poltsa gutxiago erabiltzearen inguruan sentsibilizatzeko asmoarekin. Gainera, horien ordezko gisa, urriaren 18tik, ostegun honetatik aurrera, paperezko 130.000 poltsa banatuko dira Nafarroa osoan, paperezko poltsaren Europako lehen Egunarekin bat eginez, Hondakinen Kontsortzioarekin elkarlanean.

Kanpainaren aurkezpeneko parte-hartzaileak. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak “AgurPlásticoAdiós” izeneko kanpaina atera du, herritarrak plastikozko poltsa gutxiago erabiltzearen inguruan sentsibilizatzeko asmoarekin. Gainera, horien ordezko gisa, urriaren 18tik, ostegun honetatik aurrera, paperezko 130.000 poltsa banatuko dira Nafarroa osoan, paperezko poltsaren Europako lehen Egunarekin bat eginez, Hondakinen Kontsortzioarekin elkarlanean.

Erakunde-mailako kanpaina honetan baita ere esku hartuko dute Nafarroako Gobernuko Hondakinen Prebentziorako eta Ekonomia Zirkularra Bultzatzeko Bulegoak, Hondakinen Kontsortzioak eta GAN-NIKek, Iruñeko Eskualdeko Mankomunitatearen lankidetzarekin. Kanpaina onartu berria den Hondakinen inguruko Foru Legeko printzipioak abian jartzeko esparruan kokatzen da. Arauak bereziki hondakinak prebenitzea eta murriztea bultzatzen du, eta 2020. urtetik aurrera plastikozko poltsak erabiltzea debekatuko du; uztailetik aurrera poltsak jada kobratu egiten dira saltoki guztietan.

Kanpaina gaur goizean aurkeztu du Zangozan Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria den Isabel Elizaldek, eta harekin batera egon dira Zangozako Eskualdeko Mankomunitateko lehendakari Lucía Echegoyen eta Mankomunitate ezberdinetako lehendakariak eta teknikariak. Elizaldek adierazi duenez, “legearen xedea da hondakinak sortzea prebenitzea, horiek hobeto kudeatzea, ekonomia zirkularrean aurrera egitea eta klima-aldaketaren aurkako borrokan sakontzea, Foru Komunitateak dituen eskumenen esparruan, Europako araudiak ezarritako helmugak lortzearren".

Kanpainaren aurrekontua 55.800 eurokoa da, eta prentsan, irratian, hedabide digitaletan eta sare sozialetan zabalduko da.


Elizalde Kontseilaria eta Zangozako alkatea, Angel Navallas. ( irudia handitu )

Paperezko 130.000 poltsa

“AgurPlásticoAdiós” kanpainarekin batera eta Hondakinen Foru Legeak sustatzen duen nahitaezko sentsibilizazioa aplikatzeko, berrerabiltzeko paperezko 130.000 poltsa banatzeko ekimena ere aurkeztu dute Zangozan; hain zuzen ere, Nafarroako Gobernuak eta Hondakinen Kontsortzioak banatuko dituzte ostegun honetatik aurrera.

“Reutilízame, soy local…Hola bolsa de papel / Bertakoa naiz paperezko poltsa kaixo berrerabili” goiburua hautatu dute ekimenerako; horrela, plastikoen ordez berrerabiltzeko paperezko poltsak erabiltzea proposatzen du, eta bat dator ostegun honetan, urriaren 18an, izango den paperezko poltsen Europako Egunarekin.

Poltsak Zangozako Smurfit Kappa enpresak fabrikatu ditu modu iraunkorrean eta ziurtatuan kudeatutako tokiko basoetako lehengai berriztagarriekin. Oso gogorrak dira, 12 kilogramora bitarteko pisuko produktuak sar baitaitezke, eta hezetasunari ere eusten diote.

Poltsak urria eta azaroa artean banatuko dira puntu garbiak bezalako instalazioetan eta mankomunitateen bulegoetan eta, bereziki, tokiko eta hurbileko merkataritzan, batetik, tokiko kontsumoarekiko leialtasuna saritzeko, eta, bestetik, petroliotik eratorritako poltsen erabilera indiskriminatuaren aurrean bestelako aukerak badaudela erakusteko. Era horretan, Nafarroa osoko merkataritza-elkarte ezberdinekin bilerak egingo dituzte Nafarroako Gobernuaren Merkataritza eta Turismoko Zuzendaritza Nagusiaren lankidetzarekin.

Kanpaina aurkezteko ekitaldian, Kale Nagusiko tokiko saltokietan erosketak ere egin dira, horretarako banatutako paperezko poltsekin. Zangozako Mankomunitateko Lucía Echegoyen lehendakariak bereziki azpimarratu du “Zangozako saltokien eta herritarren lankidetza sentsibilizazio-kanpainan”.

Berrerabiltzeko paperezko poltsak, kanpainaren protagonistak, zuhaitzak banantzeko lanetatik eta zerraz ebakitako zuraren industriako hondakinen prozesamendutik ateratako zelulosa-zuntzekin eginda daude; gainera, biodegradagarriak dira, eta bi eta bost hilabete artean deskonposatzen dira.

Erosketa-orgak, oihalezko saskiak edo poltsak edo poltsa konpostagarriak bezalako beste aukera batzuekin batera, hondakinak prebenitzeko eta ingurunearekin erantzukizuna izateko neurriak dira. Helburua da kontsumitzaileek paperezko poltsak berrerabiltzea dagokien edukiontzian utzi arte, berriro ere berriak egin ahal izateko, ekonomia zirkularraren printzipioei jarraiki, hondakinak baliabide bezala hartzen ditu-eta.

Plastikozko poltsen arazoa

Plastikozko poltsen egungo kontsumo-mailei erreparatzen badiegu, sakabanatutako hondakin ugari sortzen dute, baliabideak ez dira modu eraginkorrean erabiltzen, eta baliteke kopurua gehitzea behar bezalako neurriak hartzen ez badira. Barreiatutako plastikozko poltsek kutsadura eragiten dute ingurumenean, eta ur-masetan hondakinen presentziaren arazo orokorra areagotzen dute; hori dela-eta, mehatxu bat dira uretako ekosistementzat mundu-mailan.

Plastikozko poltsa arinak salmenta-puntuetan ematen zaizkio kontsumitzaileari, eta 50 mikra baino gutxiagoko lodiera dute. Europar Batasunean kontsumitutako plastikozko poltsa guztien gehiengoa osatzen dute. Poltsa lodiak baino gutxiago berrerabiltzen dira, bizkorrago bihurtzen dira hondakin, eta gehienetan zaborra bezala zabaldu ohi dira pisu gutxi izateagatik.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa