(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ingurumenak hitzarmena sinatu du Iberdrolarekin, linea elektrikoak egokitzeko eta Nafarroan hegaztiak hiltzea saihesteko ostirala, 2018.eko uztailak 20


Elektrokuzioa Bonelli arranoa edo ugatza bezalako babestutako espezien heriotzaren arrazoi nagusietarikoa da


Eva García Balaguer eta Eduardo Ryan hitzarmena sinatzeko une batean.

Eva García Balaguer eta Eduardo Ryan hitzarmena sinatzeko une batean. ( irudia handitu )

Ingurumen eta Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiak, Eva García Balaguerrek gaur eguerdian lankidetza-hitzarmena sinatu du Iberdrola enpresa elektrikoarekin, goi-tentsioko linea elektrikoak egokitzeko lanak egiteko, Foru Erkidegoan hegazti-fauna babeste aldera.

Nafarroa aitzindaria da Estatuan prebentziozko neurriak eta neurri zuzentzaileak ezartzen, baina, linea elektrikoekin talka egitearen ondorioz sortutako elektrokuzioak babestutako hegaztien heriotzaren arrazoi nagusietarikoa izaten jarraitzen duenez, beharrezkoa da eremu guztietan elkarrekin lan egitea.

Hori dela-eta, Nafarroako Gobernuak eta Iberdrola Distribución Eléctrica enpresak, historikoki gai horretan elkarlana egiten ari badira ere, beharrezkotzat eta bidezkotzat jotzen dute hitzarmen hau egitea, abuztuaren 29ko 1432/2008 Errege Dekretuan hegaztien fauna babesteko jasotako helburuak lortzeko ahaleginak koordinatze aldera; dekretu horren bidez, goi-tentsioko linea elektrikoetan talka eta elektrokuzioaren aurka abifauna babesteko neurriak ezartzen dira. Beraz, hitzarmena ingurumena, eta, ondorioz, pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko eremuan kokatzen da.

Zehazki, hitzarmenean esaten da Nafarroako Gobernuak ez ezik, Iberdrolak ere lan egingo duela 1432/2008 Errege Dekretura egokitzeko lehentasunezkotzat jotzen diren lineak identifikatzen; horretarako, Gobernuak definitu eta lehenetsiko ditu jarduteko linea horiek.

Iberdrola Distribución enpresak, berriz, konpromisoa hartuko du hitzarmen hau indarrean sartu eta hurrengo 3 urteetan gutxienez 250 euskarri egokitzeko, aldeek identifikatutako lineatan.

Identifikatutako lineak eta jarduteko lineak egokitzeko irtenbide tekniko egokiena Iberdrola Distribución enpresak zehaztuko du, normalizatutako baldintza teknikoen arabera, aplika daitekeen araudia errespetatuaz eta Nafarroako Gobernuarekin adostutako irtenbide ereduak kontuan hartuaz.

Jarraipena lankidetzan

Iberdrola Distribución enpresak, halaber, kasu bakoitzean beharrezkotzat jotako euskarriak egokitzeko konpromisoa hartzen du, haien ezaugarri teknikoak eta indarrean den araudiaren betetze-maila kontuan hartuta, hildakoak gertatu badira haren jabetzako goi-tentsioko linearen batekin talka egiteagatik edo elektrokutatzeagatik. Sinatzera etorri den Iberdrolako ordezkariak, Eduardo Ryanek, enpresak iraunkortasunarekin duen konpromisoa azpimarratu du, erantzukizun sozial korporatiboan dituen politikekin eta jarraibideekin bat eginez.

Iaztik hasita, abifaunak linea elektrikoekin izandako heriotza-gertaera bat erregistratzen den bakoitzean, Departamentuak enpresari eskaera egiten dio, eta enpresak linea berrikusi eta egokitu egiten du kasu bakoitzean.

Araudia eta erreferentzia historikoa

Linea elektrikoak ugaritu egin dira herrien inguruetan, eta, oro har, zoru ez urbanizagarrien bitartez; hori dela-eta, maiz elkarreragiteak gertatzen dira hegaztien faunarekin, eta gizartea horien aurrean gero eta sentsibilizatuago agertzen da.

Nafarroan jakin badakite linea elektrikoek eragin negatiboa dakartela 1989tik mehatxatutako hegazti-espezientzat; urte horretan hasi ziren Foru Erkidegoan zeuden Bonelli arraunaren eta ugatzen lurraldeetan igarotzen ziren linea elektrikoen prospekzio-lanak egiten. Lanei esker, arazoak zuen garrantzia ezagutu ahal izan zuten. Abifauna eta linea elektrikoak babesteko jarduerak etengabe egiten dira 1989. urtetik gaur arte, eta batik bat linea arriskutsuen prospekzioa eta inbentarioa egin dira, horiek zuzentzearekin batera. Denboraldi horretan, Nafarroan, lineen jabeekin egindako hitzarmenen bitartez, guztira 4.554 euskarri eta 861 alferrikako zuzendu dira.

Araudiari dagokionez, Nafarroan, 1991. urtean, 129/1991 Foru Dekretua aldarrikatu zen; hau da, "instalazio elektrikoetarako arau teknikoak ezartzen dituena hegaztien fauna babestearren".

Estatuan, 1432/2008 Errege Dekretuan ezartzen dira hegaztien fauna babesteko zonetan jarritako goi-tentsioko eroale biluziko linea elektrikoetan aplikatu beharreko arau teknikoak, abifaunarentzat elektrokuzio eta talka arriskuak murriztearren. Halaber, bertan esaten da horretarako mekanismoak eta aurrekontuak jarriko dituela Ministerioak, bertan jasotako egokitzapenen finantzaketa osoa egite aldera, baina, gaur egun, hamar urte geroago, neurri horiek oraindik ezarri gabe daude.

Bestalde, hegaztientzat Babes Zonatik igarotzen diren goi-tentsioko (≥1 Kv) aireko linea elektriko guztien inbentarioa eta kartografia egin berri ditu Departamentuak, Nafarroan izendatuak (abenduaren 31ko 1150/2013 Ebazpena), 1.432/2008 Errege Dekretua garatuaz; horrela, horietako bakoitzean Estatuko araudi elektroteknikoan ezarritako baldintza teknikoak betetzen diren egiaztatu da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa