Castellano | Euskara | Français | English
Antonio Elorza, Román Gubern, Enrique Gil Calvo, Jorge Olcina eta Juan López de Uraldek gaur egungo munduaren erronkak aztertuko dituzte, irailaren 18ra arte (osteguna), Nafarroako Artxibo Orokorrean
"Julian Gaiarre" Nazioarteko XII. Kantu Lehiaketara azkenean 41 abeslari aurkeztu dira, eta kanporaketa probak asteburu honetan eginen dituzte, ordutegi honekin: bihar, larunbata, irailaren 13a, 16:00etatik 20:00etara; eta etzi, igandea, irailaren 14a, 16:00etatik 19:00etara. Gaur, Nafarroako Museoan, kanporaketa probetako emanaldien eta entseguen ordena erabakitzeko zozketa egin dute.
Zerbitzu berria beste 7 herritara iritsiko da, eta hala, guztizko erabiltzaileak 20.079 izanen dira, lehen baino %44,13 gehiago
Kontzerturako gonbidapenak agortuta daude, eta Zaragozako Auditorioko Mozart Aretoan, 2.000 lagunentzako edukiera izan arren, ez da lekurik izango
Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko presidentea "Nafarroako Garapen Ekonomikoaren Eredu Berria" (Moderna) Plan Estrategikoaren diseinua abian jartzeko ekitaldira bildu da. Moderna Planaren helburua etorkizuneko Nafarroaren esparru ekonomikoa zehaztea da, mundu globalizatuaren erronkei aurre egiteko.