Descárgate la app
Cómo usar un extintor
arrow_upward
Itzalgailu bat nola erabili
Sutea egonez gero, kontuan hartu jarraibide hauek
Jarraibide orokorrak:
- Itzalgailua atera, eskuleku edo heldulekutik hartuta, eta utzi tente lurrean.
- Itzalgailuak mahuka baldin badauka, heldu pitatik, agente itzaltzailea ez dadin kontrolik gabe irten eta ez dadin pertsonengana zuzendu.
- Segurtasun larakoa kendu, uztaiari tira eginez.
- Sura hurbildu baino lehen, deskarga txiki bat egin, agente itzaltzailea irteten dela baieztatzeko. Horretarako, estutu palanka edo, baldin badauka, pitaren ertzeko eskulekua.
- Gutxienez metro bateko distantzia utzita hurbildu sura; sua kanpoan bada, hurbildu haizeak jotzen duen aldetik.
- Jarri zurrusta sugarren oinarriari begira, eta mugitu itzalgailuaren ahoa azkar ezker-eskuin.
Sutea likidoena izanez gero:
- Agente itzaltzailea azalean proiektatu, horizontalki ekortuz, sigi-saga, bultzada presioak berak erretzen ari den produktuaren kontrolik gabeko isuria eragin gabe.
- Sua ertzetatik inguratu, pixkaka-pixkaka.
- Itzalitako sutik urruntzeko, ez bizkarrik eman, ustekabean bizitzen ahal baita.