Babes zibileko boluntariotzako programa

Zerbitzu profesionalen osagarri bat

Boluntariotzako elkarteek babes zibilaren arloan parte hartzeak zerbitzu profesionalak osatzen ditu. Irabazi-asmorik gabeko erakunde horiek gizarte zerbitzuekin, osasunarekin eta, oro har, babes zibilarekin lotutako programak edo jarduerak egiten dituzte.

Parte hartze hori, Nafarroako Gobernuaren kasuan, boluntariotzako hiru elkarte talde handitan gauzatzen da; horiek oso desberdinak dira beren jarduera eremua eta izaera juridikoa direla eta.

Horiekin guztiekin lankidetza-hitzarmenak daude ezarrita:

  • Suhiltzaile boluntarioen erakundeak.
  • Babes zibileko boluntarioen tokiko erakundeak 3.
  • Beste erakunde batzuk, hainbat helburu eta jarduketa eremu dituztenak.

 

→    Boluntarioen antolaketa eta funtzionamendua (pdf 713KB)