Autobabeseko plana

Autobabeseko plan bat egiteko eta izapidetzeko moduari buruzko informazioa

Zer da autobabeseko plan bat?

Autobabeseko plana zentro, establezimendu, espazio, instalazio edo gela baterako aurreikusitako esparru organikoa eta funtzionala ezartzen duen dokumentua da. Helburu du pertsonen eta ondasunen gaineko arriskuak prebenitu eta kontrolatzea eta jardueraren titularraren ardurapeko eremuan gerta daitezkeen larrialdi egoerei erantzun egokia ematea, bai eta jarduketa horiek babes zibileko sistema publikoarekin bat datozela bermatzea ere.

Larrialdietako jarduketa plana autobabeseko planari dagokion dokumentu bat da. Honako hauek jasotzen ditu: larrialdi sailkatuen aurrean erantzuna, babeseko eta esku hartzeko neurriak eta egon daitezkeen larrialdiei erantzuteko prozedurak eta jarduteko sekuentzia. Ez da nahastu behar Lan arriskuen prebentzioari buruzko 31/1995 Legearen 20. artikulua betetzeko enpresariak egiten duen dokumentuarekin.

Nork egin dezake autobabeseko plan bat?

Autobabeseko plan bat izatea nahitaezkoa da 393/2007 Errege Dekretuak onartutako autobabeseko oinarrizko arauaren I. eranskinean jasotako arrisku jarduerak egiten dituztenentzat.

Teknikari eskudun batek egin behar du plana. Hark gai izan behar du jarduerak dituen arriskuetarako autobabesarekin zerikusia duten alderdiei buruzko irizpena emateko. Nafarroan ez da aurretiko esperientziarik edo prestakuntza espezifikorik eskatzen. Nahikoa eta beharrezkoa da arkitekto, arkitekto tekniko, ingeniari edo ingeniari teknikoaren titulazio akademiko eta profesionala izatea, establezimenduaren erabileraren eta motaren arabera, batez ere industriala bada.

Plana idatzi duen teknikariak sinatu behar du, eta jardueraren titularrak ere bai, pertsona fisiko bat bada, edo haren ordezkariak, pertsona juridiko bat bada, eta harena da planaren erantzukizuna.

Nola egin behar da autobabeseko plan bat?

Autobabeseko planaren gutxieneko edukia ezagutzeko, 393/2007 Errege Dekretuak onartutako autobabeseko oinarrizko arauaren II. eranskina kontsulta daiteke.

Plana egiteko, Espainiako Gobernuko Barne Arazoetako Ministerioaren Autobabeseko plana egiteko gida teknikoa erabiltzea gomendatzen da.

Nola izapidetu behar da autobabeseko plan bat?

Autobabeseko plana udaletako bulegoetan entregatzen da, ondoren izapidetu dezaten, Nafarroako babes zibilari eta larrialdien kudeaketari buruzko uztailaren 1eko 8/2005 Foru Legearen 15. artikuluan (3-6) aurreikusitakoaren arabera.