Nola jokatu aire librean eta jende-kontzentrazio handietan sortzen diren arrisku egoeretan

Intsolazioa

  • Intsolazioa saihesteko, ez egon luzaro eguzkitan, eta babestu burua.
  • Deshidratazioa prebenitzeko, edan ur asko eta ez egin neke handia edo izerdi asko botatzea eragin dezaketen jarduera fisikorik.
  • Zaindu begiak, atmosfera lehorrak eta eguzkiak kalte egin baitiezaiekete.
  • Eguzkia progresiboki hartu, eguerdi aldeko orduetan babes neurriak areagotu eta eman eguzkitako krema.
  • Zaindu elikagaiak kontserbazio eta higiene egoera onean daudela.

Bainatu bitartean gertatzen diren istripuak

  • Saiatu bainatzen zaindutako inguruetan, inguruko baldintzak azterturik eta seinaleak eta sorosleen jarraibideak errespetatuz.
  • Egin igeri itsasbazterrarekiko paraleloan. Kontuan hartu zure mugak.
  • Ez sartu uretan eguzkia hartu eta berehala: sartu poliki-poliki, aurrez garondoa eta eskumuturrak bustiz. Ez bainatu digestioa egiten ari zaren bitartean.
  • Ez jauzi egin uretara hondoan zer dagoen ez badakizu, baliteke-eta sakonera gutxiko tokia izatea edo lurzorua harrizkoa izatea. Lesio larriak izaten ahal dituzu.
  • Kontuz ibili zurrunbilo, putzu eta korronteekin. Hondoa ukitzen baduzu, saiatu oinez irteten. Huts batengatik edo oharkabean zurrunbilo batean harrapatuta bazaude, ez ahalegindu korrontearen aurka igeri egiten edo ur azalean mantentzen. Utzi eraman zaitzan; bildu zure gorputza, gehiago pisatu eta azkarrago hondoratzeko. Horrela, azpiko korrontera iritsiko zara, eta horrek ur azalera aterako zaitu.
  • Ez bainatu ekaitza dagoenean, batez ere tximistak baldin badaude.

Mendi irteerak

  • Planifikatu ibilaldia. Hasi baino lehen, bildu ibilbideari eta eguraldi-iragarpenari buruzko informazioa, baita eguraldiak okerrera eginez gero aterpetzeko tokiei buruz ere.
  • Bakarrik baldin bazoaz, hurbilekoei jakinarazi zer ibilbide eginen duzun.
  • Kontuan izan udan errazak diren ibilbideak neguan arriskutsuagoak izaten direla, eta material eta teknika egokia izatea eskatzen dutela.
  • Ibilaldian zehar arreta jarri mendiko arriskuei buruzko seinaleei.
  • Indarrak gorde bueltarako, maiz edan eta, noizean behin, zerbait jan eta atseden hartu.

Jende pilaketa handiak. Festak eta ikuskizunak

Alarmak jotzen badu, prestatu ebakuatzeko:

  • Mugitu azkar, baina ez egin korrika.
  • Ez hartu objektu handirik aldean.
  • Ez jaso ezer jaso arropa gordailutik.
  • Ez bueltatu ezer jasotzera edo inoren bila.
  • Laguntza behar duen norbait aurkitzen baduzu, saiatu laguntzen, eta jo eremu horretako larrialdi zerbitzuetara.
  • Desgaitasunen bat dutenei lagundu.

Saiatu honako aholku hauek betetzen festa edo ikuskizunetara joaten zaren bakoitzean:

  • Festa edo ikuskizunera taldean joaten bazara, ezarri elkartzeko toki bat kanpoan, norbait galduz gero bertan elkartzeko.
  • Umeekin joaten bazara, identifika itzazu beraien izenez, eta idatz iezaiezu galduz gero deitu beharreko telefono zenbakia.