112 larrialdiak

Doako telefono bat da, eta eguneko 24 orduetan, urteko egun guztietan, ematen du zerbitzua. 

112 telefonoaren bidez, larrialdiren batean edo berehalako arriskuren baten aurrean dauden pertsonek larrialdiko laguntza eska dezakete honako arlo hauetan: herritarren segurtasuna, su itzaltze eta salbamendua, osasun larrialdiak, babes zibila edo bestelako laguntza egoerak.

Nola jarri behar da harremanetan 112 telefonoarekin?

  • Doako dei baten bidez. Mugikor batetik deitzeko ez da beharrezkoa terminalean SIM txartel bat izatea, eta edozein sare operadorerekin funtzionatzen du, estaldura normalean baino eskasagoa bada ere. Hori dela eta, jende askok gordetzen du autoan edozein terminal zahar eta kargagailu bat, gerta daiteke-eta telefono nagusia hondatzea.
  • My112 aplikazioa erabiliz.

Nola jardun behar da harremanetan jarri ondoren?

Harremanetan jarri ondoren, honako hau gomendatzen da:

  • Ahalik eta informazio esanguratsu gehien denbora laburrean hauek helarazten saiatzea: 
    • Izena, telefono zenbakia eta nondik deitzen den adieraztea.
    • Zer gertatu den eta non gertatu den azaltzea.
    • Zaurituen edo gaixoen kopurua eta egoera.
    • Nola eta noiz gertatu den.
  • Lasai egon behar da eta modu ordenatuan erantzun behar zaie operadorearen galderei, guztiak beharrezkoak baitira behar den laguntza bidaltzeko.
  • Elkarrizketa amaitu ondoren, komeni da abisua emateko erabilitako telefonoa libre izatea, informazio gehiago eman behar bada edo deitu duenari autobabeseko gomendioak helarazi behar bazaizkio.

Noiz ez da deitu behar 112 telefonora?

112a larrialdi eta urgentzietarako telefono bat da. Ez da argibidetarako telefonoa.

SOS Nafarroak jasotzen dituen deien % 25 baino gehiago dei bidegabe deitutakoak dira. Hiru multzo handitan banatzen dira:

1. Informazio orokorreko galderak dituzten deiak, honako baliabide hauek erantzun ditzaketenak:

•    Herritarren Arretarako Zerbitzua: 012 eta 948 012 012 eta https://www.navarra.es/eu/herritarren-arreta webgunea.
•    Errepideei buruzko informazioa: 848 423 500 eta incidenciascarreteras.navarra.es webgunea.
•    Informazio meteorologikoa: meteoeu.navarra.es.
•    Uztondoak erretzea: 848 42 60 40 eta autorizacionquemas.navarra.es webgunea.

2. Larrialdikoak ez diren osasun informazioko deiak, arretarako beste telefono batzuk dituztenak.

•    Informazio kontsultak eta osasun aholkua: 948 290 290 eta telefonodeconsejosanitario.navarra.es webgunea.
•    Guardiako farmaziak. Hemen ikus daiteke zein diren: 948 226 000 eta farmaciasdeguardia.navarra.es webgunea.

3. Dei maltzurrak. Asmo txarrez eginak, txantxetan abisu faltsuak ematen dituztenak. Oso garrantzitsua da herritarrek jakitea zeinen kaltegarriak diren dei horiek; izan ere, horiei erantzuteko baliabideak mugiarazten dira, benetan larriak diren kasuen kaltetan.

My112 Navarra doako aplikazioa ere erabil dezakezu 112 larrialdi zenbakiarekin komunikatzeko

Nola instalatu eta erabili My112 aplikazioa

Nola instalatu eta erabili My112 aplikazioa:

Deskargatu My112 Androiderak   |   Deskargatu My112 IOSerako

  • Aplikazioa jaisten denean, aplikazioak galdetzen du bertsio arruntean edo modu irisgarrian erabili nahi den. Bigarren aukeran, funtsean, informazioa eta menuak letra handiagoarekin ageri dira, ikusmen-arazoak dituztenek edo ukipen-pantailarekin ongi moldatzen ez direnek irakurtzeko (botoi handiak sakatuko dituzte). Behin deskargaturik, aplikazioak baimena eskatuko digu geolokalizatzeko eta mezuak jasotzeko.
  • Jarraian, kontuari atxiki nahi diogun telefono-zenbakia sartu behar dugu 112 zerbitzuak identifika gaitzan..
  • Hori egin ondoren, pantailan «Larrialdiak» eta «Abisuak» botoiak izanen ditugu.
    «Larrialdiak» sakatzen badugu, mapa bat (geolokalizatuta gaude) eta hartan globo bat agertuko dira (deia egiteko erabiliko dugu).
  • Laguntza-dei bat egin behar denean, aski da «Larrialdia» botoi gorria sakatzea; kokapenaren gaineko informazioa (Non nago?) eta deitzeko botoia agertuko zaizkigu pantailan. Klik berriz egin ondoren, operadorearekin jarriko gara harremanetan eta hark berehala jasoko ditu koordenatuak eta maparen gaineko kokapen zehatza (aplikazioak gauza bera egiten du telefonoan 112 markatuz gero). Aukeran, argazkiak igor daitezke, beharrezkoa balitz.
  • Badu beste funtzio bat; behin aplikazioa konfiguratu ondoren, ondoren, larrialdi-abisuak har daitezke, jakinarazpenen moduan agertuko direnak. Abisu horiek askotarikoak izan daitezke: klima-gorabeherak, poliziaren informazioa edo herritarrendako bestelako larrialdi-abisuak. Aplikazioak gainezka ez egiteko, pertsona une bakoitzean zein "eremu hurbiletan" dagoen, haren gaineko informazioa jasoko du

Aplikazioa instalatu eta erabiltzen ikasteko bideoa

My112 erabiltzearen abantailak

  • Lehenik, larrialdietarako 112 zenbakira deitzen duzunean, deia hartzen duten operadoreak gai izanen dira zure kokapena pantailan bistaratzeko eta laguntza denbora laburragoan bidaliko dute.
    Funtzionalitate hau arrunt garrantzitsua da pertsona bat non dagoen aurkitzeko, haren erreferentzia geografikoak eskasak edo sarbide zailekoak direnean, esaterako, mendian hura bilatu edo erreskatatu behar denean edo deia egin duena mendian desorientatua dagoenean.
     
  • Gainera, aplikazioak badu 112 Larrialdi Zerbitzuarendako oso erabilgarria den beste funtzio hau: abisuak igor ditzake Babes Zibileko agintariek ezarritako alerta-eremuan dauden eta My112 instalatua duten telefono guztietara

    Behin eremu hori mugaturik, 112 Larrialdi Zerbitzuak igorritako komunikazioa jasotzen da My112 aplikazioan eta hura sakatuz mapan ikusten dira abisuari dagokion alerta-eremua, telefono-terminala eremu horretako zein puntutan dagoen eta abisuaren testua. Gainera, abisu hori bera jasoko dute, igorri ondoren, larrialdi batek aktibatutako eremuan sartzen diren terminal guztiek.

    Hala eginez gero, herritarrek modu zuzenagoan jasoko dute haiendako informazio interesgarria, esaterako, fenomeno meteorologikoek edo larrialdiek sortutako kontrako egoerak. Hartara, fenomeno horiek eguneroko bizitza aldatzen dute, adibidez, istripuak industria kimikoetan, sute handiak edo uholdeak.
     
  • Azkenik, aplikazioak aukera ematen du gorabeheraren argazki bat igortzeko, 112 Larrialdi Zerbitzuak hala eskatzen badu.