Lapurretak, ebasketak edo maulak

Lapurretak, ebasketak edo maulak saihesteko gomendioak. Delitu baten biktima izan bazara, bete honako jarraibideak.

Delitu baten biktima izan bazara:

  • Deitu Foruzaingoari, 112 larrialdietako zenbakiaren bidez, edo zuzenean 948 20 29 20 telefonora, eta langile espezializatuen arreta jasoko duzu.
  • Jarri salaketa, presentzialki, hurbileneko Salaketen eta Herritarren Arretarako Bulegoan, edo telematikoki
  • Eman ahal duzun beste datu: tokia, ordua, gertakarien dinamika, egile posibleak (adina, garaiera, herritartasuna, azentua, ezaugarri fisikoak...).

Ebasketak, lapurretak eta maulak prebenitzea

  • Ongi babestu zure ondasunak.
  • Beharrezkoa dela baderitzozu, instalatu alarma eta bideozaintza sistemak.
  • Ibilgailuan ez utzi ikusgai ezer baliotsurik.
  • Delitua etxebizitza, lokal edo ibilgailu batean gertatu bada, ez aldatu ezer: garbitzeak, ordenatzeak edo gauzak lekuz aldatzeak ikerketa zailtzen ahal du.
  • Jarri salaketa eta eman ahal duzun informazio guztia: lapurtutako gauzen deskribapena, markak edo ezaugarriak, argazkiak, dokumentazioa, erosketa fakturak, etab.
  • Telefono mugikorren kasuan, IMEIa ere eman.

Maulak prebenitzea

  • Ez fidatu prezio oso murriztuez, eskaintza harrigarriez edo atzerriko banku kontuetara berehalako diru sartzeak egiteko eskatzen duten transakzioez.
  • Maula egin badizute, bildu ahal bezain beste froga (iragarkiak, kontratuak, telefono zenbakiak, helbide elektronikoak, elkarrizketak, fakturak...).
  • Internet bidezko maula izan bada, saiatu iruzurra frogatzen ahal duten artxiboak edo pantaila argazkiak berreskuratzen.

Etxebizitzetako lapurretak prebenitu

  • Saiatu sarrerako ateek segurtasun maila altuena izan dezaten (blindatuak badira, hobe) eta, gutxienez, bi itxiera puntu.
  • Begiratu atearen eta zoruaren artean hutsunerik gelditzen ez dela, hala, ez da palankaz irekitzen ahalko, eta indartu bisagren ingurua altzairuzko piboteekin, gauza bera egin ez dezaten.
  • Jarri burdin hesiak kanpotik erraz sartzeko moduko leihoetan. Barren arteko distantzia ez da 12 cm baino gehiagokoa izan behar, eta paretetan ongi ainguratuta egon behar dute.
  • Instalatu segurtasun elementu onenak dituzten leihoak, baita barneko morroiloak dituzten pertsianak ere.
  • Etxeko sarbideak ongi argiztatuak izan, baita etxebizitzaren ingurua ere.
  • Etxebizitzari sarraila zilindroa aldatzea komeni da, etxebizitza beste etxejabe bati erosi bazaio, baita etxebizitza berria bada ere.
  • Lapurretarako asmoa bertan behera uzteko moduko segurtasun sistema bat instalatu etxean.

Eta gainera:

  • Ez utzi dirurik, bitxirik edo gauza baliotsurik etxean.
  • Egin argazkiak bitxiei eta gauza baliotsuei, eta lapurreta bat gertatzen bada laguntzen ahal duen edozein erreferentzia zenbaki idatzi.
  • Itxi etxebizitzan kanpora ematen duten ate guztiak giltzez, bi buelta emanda, baita patioetara, sotoetara eta garajeetara ematen dutenak ere.
  • Leihoak ez utzi irekita, ezta lo egiteko ere.
  • Ez ezkutatu giltzarik etxebizitzatik hurbil, ez postontzi, loreontzi euskarrien azpi edo halakoetan.
  • Pertsianak ez utzi guztiz jaitsita, barruan inor ez dagoen erakusle argia baita.
  • Segurtasun sistemarik izanez gero, konektatu.
  • Kanpoan ordu batzuk baino egin behar ez baduzu, utzi etxeko argiak piztuak, baita etxean norbait dagoelako itxura ematen duten etxetresna elektrikoak ere (TB, irratia).
  • Etxetik kanpo denbora gehiago egoteko asmoa baduzu, eskatu konfiantzako norbaiti etxebizitzak norbait bizi den itxura izan dezan egin beharrekoak egiteko (posta jaso, noizean behin argiak piztu...). Horrez gain, presentzia simulagailuak ere erabiltzen ahal dituzu, baita etxebizitzako argiak pizteko programagailuak ere. Etxetresna elektrikoak programatzen ahal dira, egunean zehar martxan jar eta itzal daitezen. Txirrina ez deskonektatu.
  • Ez partekatu sare sozialetan edo ez jakinarazi ezezagunei etxebizitzatik joateko asmoa, ezta horretarako arrazoiak zein diren ere. Ez partekatu sare sozialetan gure bizilekutik kanpo gaudela erakusten duen argazkirik edo iruzkinik.
  • Ez jarri hitzordurik zure etxean ezezagunekin; ez ireki aterik ezezagunei. Lehendik eskatutako zerbitzuak bakarrik onartu (ura, argia, telefonoa, gasa), eta eskatu akreditazioa enpresa horietako ordezkariei. Atea itxita eduki deitzen ari dena nor den guztiz identifikatu arte.
  • Hutsik dauden etxeetako ateetan markak ikusiz gero edo zarata ezohikoak entzunez gero, abisatu Poliziari, edo, bestela, 112 zenbakira deitu. Gogoratu eta kontuan hartu ikusitako edozein pertsona, gauza edo ibilgailu susmagarri.

Zure etxean lapurtu badute

  • Lasai egon, ez sartu etxean, eta inolaz ere ez ukitu edo mugitu lapurrek manipulatzen ahal izan duten ezer.
  • Deitu Poliziari edo 112 zenbakira.
  • Lapurtutako gauzen eta izandako kalteen inbentario bat osatu.
  • Jarri salaketa, eta eman lapurtutako gauzei buruz ahal duzun informazio guztia.
  • Banketxeari jakinarazi lapurreta, kontuak edo txartelak blokeatzeko, lapurrek ez ditzaten erabili bankuko datuak, lapurtu badituzte ere.
  • Asegurua izanez gero, egin dagokion erreklamazioa.
  • Azkenik, lapurrak etxe barruan harrapatuz gero, inolaz ere ez aurre egin; gogoratu haiek identifikatzeko balioko duten ezaugarriak (garaiera, larruazalaren eta ilearen kolorea, tatuajeak, hizkuntza edo azentua...) eta, ahal bada, begiratu zein norabidetan ihes egiten duten, eta, ibilgailu bat erabiltzen badute horretarako, saiatu gogoratzen marka, modeloa, kolorea eta matrikula.