Erasoak saihestu

Erasoak saihesteko gomendioak eta delitu baten biktima izan direnentzako jarraibideak

Delitu baten biktima izan bazara:

  • Deitu Foruzaingoari, 112 larrialdietako zenbakiaren bidez, edo zuzenean 948 20 29 20 telefonora, eta langile espezializatuen arreta jasoko duzu.
  • Jarri salaketa, presentzialki, hurbileneko Salaketen eta Herritarren Arretarako Bulegoan, edo telematikoki.
  • Eman ahal duzun beste datu: tokia, ordua, gertakarien dinamika, egile posibleak (adina, garaiera, herritartasuna, azentua, ezaugarri fisikoak...).

Genero indarkeria eta tratu txarrak

  • Ez utzi inori iraintzen, ezta tratu iraingarria ematen ere.
  • Zure bikotekideak gutxiesten zaituela edo indarkeriazko jarrera duela atzematen baduzu, erabili Nafarroako Delituen Biktimentzako Arreta Zerbitzua. Arreta juridikoa, psikologikoa eta soziala eskaintzen du.
  • Lesio fisikoak baldin badaude, salaketa jarri baino lehen, egokiena da ahal bezain laster bizilekutik hurbilen dagoen osasun zentrora edo larrialdi zerbitzura jotzea.
  • Erasoa jaso duen pertsonak bere segurtasuna edo bere seme-alabena arriskuan ikusten badu, polizia laguntza eskatzen ahal du ezkontideen egoitzatik irten eta abegi-etxe batera joateko.
  • Zenbait baliabide daude genero indarkeria izan dutenak zaintzeko (larrialdi zentroa, abegi-etxeak, laguntzak, arreta integraleko taldeak...).

Sexu erasoak eta abusuak

  • Norbait zu behartzen saiatzen bada, ahal baduzu, egin oihu eta eskatu laguntza. 
  • Gauean ez ibili toki ilunetan eta jenderik gabekoetan.
  • Sexu abusuko kasuren baten susmoa baduzu, jakinarazi Foruzaingoari berehala.
  • Sexu delituren bat izan baduzu, deitu 112 zenbakira, ez garbitu edo aldatu osasun zentro batean artatzen zaituzten arte: frogak suntsitzen ahal dituzu.
  • Foruzaingoko unitate espezializatuak ikertuko ditu gertakariak. Egilearen edo egileen ahalik eta datu gehien beharko dute.

Festetako erasoak

  • Ahal bezain laster deitu 112 larrialdietako telefono zenbakira, eta eskatu poliziak heldu daitezela eta, beharrezkoa bada, baita sanitarioak ere.
  • Saiatu erasotzailea edo erasotzaileak identifikatzen, baita lekukoak edo erasoa ikusi duten pertsonak identifikatzen eta horien telefono zenbakiak jasotzen ere.
  • Idatzi gertatutakoaz gogoratzen duzun guztia, eta jaso eskura dituzun probak, Poliziari emateko.
  • Jo osasun zentro batera, borrokan gertatu ahal izan diren lesioak berretsiko dituen mediku batek aztertzeko.
  • Ezarri salaketa polizia kidego baten bulegoetan, eta horrekin batera aurkeztu osasun fakultatiboak emandako lesioen txostena. Komeni da norbere ondasunetan izandako galerak edo erasoaren eraginez galdutakoak identifikatzea, eta, ahal bada, gauza horien balioa frogatzea. Salaketa Foruzaingoan jarri nahi bada, aukera dago online jartzeko.

Ziberjazarpena

  • Ez partekatu ez argitaratu irudi konprometiturik.
  • Mugatu Interneten partekatzen duzun informazio pertsonala.
  • Berrikusi sare sozialetan dituzun profilen pribatutasun ezarpenak.
  • Bildu horri buruz ahal duzun beste informazio. Oso erabilgarria izanen da Delitu Informatikoen Taldearen lana errazteko.
  • Ez esan erasotzaileari poliziarengana jo duzunik: frogak suntsitzen ahal ditu.