Foruzaingoa

Nor gara?

Foruzaingoa erakunde publiko bat da, emakume eta gizon talde batek osatua, eta helburua da zerbitzu garrantzitsu eta oinarrizko bat eskaintzea, hau da, segurtasun publikoa. Hala, gure jarduerak, neurri handi batean, herritar guztiei eragiten die.

Foruzaingoa polizia integrala da, bake sozialaren eta segurtasunaren bermatzaile, zerbitzatzen dugun gizarteari laguntza eskaintzeko. Horretarako, haren eskariei eta espektatibei erantzuten diegu, hurbileko eta kalitatezko zerbitzuaren bitartez.