Lanbide orientazioa

Zer da lanbide orientazioa?

NL-NEZren lanbide orientazio zerbitzuak zure helburu profesionalak zeintzuk diren identifikatzen eta horiek lortzeko jarraitu beharreko ibilbidea ezartzen laguntzen dizu, lanbide agentzien eta kontratatutako erakunde espezializatuen bitartez.

Zer prestazio eskaintzen ditu?

  • Zure helburu profesionala lortzeko egin beharreko ekintzen banakako laguntza:
    • Aurkitu hori lortzeko beharrezkoak diren prestakuntza-ekintzak.
    • Lana bilatzen laguntzen duten tresnak eta teknikak ezagutu: nola eta non aurkitu lana, zer ezaugarri dituzten eta zeintzuk diren tokiko, estatu mailako eta Europako lan merkatuaren baldintzak, zeintzuk diren eskari handiena duten okupazioak, etab.
    • Alderdi pertsonalen eta profesionalen garapena: garatu aukeraketa eta kontratazio prozesuetan gehien eskatzen diren gaitasunak.
  • Lana bilatzeari buruzko hainbat tailer: zure curriculumari etekina ateratzen ikastea, lanpostu baterako motibazio-gutun bat egitea, zure harreman-sarea sendotzea, lan-elkarrizketa batean arrakastaz maneiatzea... Lanpostu batean sartzeko prozesuei aurre egiteko gakoak ezagutuko dituzu, arrakasta-aukera handienekin.
  • Orientazio zerbitzuko beste edozein jarduera. Kontsultatu zerbitzu-zorro komuna.

Sartu lanbide orientazio zerbitzuan