Europan lan egitea

Europan lan egin nahi baduzu, aprobetxatu EURES, langileen joan-etorri askea errazteko diseinatutako Europako enplegu zerbitzuen lankidetza sarea.

Zer da EURES sarea?

Europako enplegu zerbitzuak (EURES) Europako Esparru Ekonomikoaren (EEE) eta hari atxikitako erakundeen enplegu zerbitzuen sarea da. 

900 EURES kontseilari baino gehiagok osatzen dute, eta bizi eta lan baldintzei buruzko informazioa emateaz gain, lana bilatzeko orientazioa eta aholkularitza eta lan eskaintzei buruzko informazioa ematen dute.

Ikusi laburpen bideoa.
 

Lan eskaintzak Europan

  • Beste herrialde batzuek Espainiara bidaltzen dituzten lan eskaintzei, enplegua bilatzeko tresnei eta EURES sareko hainbat herrialdetako lan merkatuaren egoerari buruzko informazioaren bila ari bazara, edo EURES mugikortasunari laguntzeko programei buruzko informazioaren bila ari bazara, sartu SEPE-EURES Espainiaren webgunean. Webgune horretan bertan kontsulta dezakezu lan eskaintzen hamabost egunez behingo laburpen hau ere.
  • Herrialde bakoitzeko informazio zehatzagoa nahi baduzu, Europako enplegu azokak noiz egiten diren jakin nahi baduzu edota herrialde guztietako EURES kontseilariekin harremanetan jartzeko modua aurkitu nahi baduzu, jo Europako Batzordearen EURES atarira; Europa osoko lan eskaintzen bilatzaile bat aurkituko duzu bertan.
  • Bestalde, Europako mugaz gaindiko Akitania-Euskadi-Nafarroako Enplegua proiektuak helburu du profesionalen mugikortasuna erraztea gure eskualdeetan.
  • Orientazio gehiago behar baduzu, eskatu aurretiko hitzordu zure enplegu agentzian. 
     

Mugikortasunerako aholkuak

EURES sareak zure esku jartzen du Europako sare horren parte diren 31 herrialdeetako bizi eta lan baldintzei buruzko informazioa. Xedea da langileei azaltzea zeintzuk diren beste herrialde batera iristean eman behar dituzten urratsak eta, ondotik, lan mundura sartzeko eman behar dituzten urratsak.

Herrialde bakoitzeko informazio espezifikoaz gain, EURES Espainiak liburuxka zenbait ere argitaratzen ditu. Liburuxka horietan aintzat hartu beharreko iradokizun eta gomendio batzuk ematen ditu, Europako mugikortasunari buruzkoak, graduatu berri diren pertsonendako aholku espezifikoak, udako/aldi baterako lanei buruzkoak eta abar.

Kontsultatu argitalpen guztiak.
 

Kanpoan egiten duzu lan eta Espainiara itzuli nahi duzu?

Denboraldi bat badaramazu kanpoan lanean eta itzultzeko aukeran pentsatzen ari bazara, aintzat hartzea komeni zaizun informazioa ematen ahal dizugu.

Kontsultatu Nafarrak Kanpoan Next, Foru Komunitatetik kanpo bizi diren nafarrei zuzendutako webgunea.
 

Enplegatzaileendako informazioa

Enpresa bat baldin baduzu eta langile bila bazabiltza, Nafarroako Gobernuaren Nazioarteko Programen bulegoarekin jar zaitezke harremanetan, eures.navarra@navarra.es, helbide elektronikoaren bidez. Bertan, honako hauek emanen dizkizute:

  • EEEko hautagaien aukeraketa egiteko laguntza teknikoa.
  • EEEko herrialdeetan zure lan eskaintza zabaltzea.
  • Europako kontratazio baldintzei eta mugikortasunari buruzko aholkularitza.
     

Erakunde laguntzaileendako informazioa

Enplegu agentzia bat edo bestelako erakunde laguntzaileren bat baldin bazara, telematikoki egin dezakezu EURES sarean alta emateko eskaera.