Descárgate la app
Requisitos para la solicitud única
arrow_upward
Eskaera bakarrerako betekizunak
-
Nekazari aktibotzat jotzeko betekizunak
-
Degresibitaterako eta ordainketa mugatzeko (cappinga) baldintzak
Nekazari aktibotzat jotzeko betekizunak
Laguntza horiek nekazari aktiboak diren nekazaritzako eta abeltzaintzako profesionalei bakarrik emanen zaizkie. Horretarako, baldintza hauetako bat bete behar dute, gutxienez:
- Gizarte Segurantzan norberaren kontura afiliatuta egotea.
- Diru sarreren % 25, gutxienez, nekazaritza jardueratik etortzea.
- Jasotako zuzeneko laguntzen zenbatekoa urtean 5.000 eurokoa edo txikiagoa da.
Degresibitaterako eta ordainketa mugatzeko (cappinga) baldintzak
- Errentarako oinarrizko laguntzaren zenbatekoa pixkanaka murriztuko da jasotako zenbatekoa 60.000 eurotik gorakoa denean, tarte hauen arabera:
- % 25 60.000 eta 75.000 euro arteko tarterako.
- % 50 75.000 eta 90.000 euro arteko tarterako.
- % 85 90.000 eta 100.000 euro arteko tarterako.
- % 100 100.000 eurotik gorako zenbatekoetarako.
- Murrizketa horren zenbatekoa birbanaketa ordainketara bideratuko da.
- Soldata- eta lan-kostuak eta nekazaritza zerbitzuetako enpresak kontratatzearen ondoriozkoak ken daitezke. Nolanahi ere, errentarako oinarrizko laguntzaren gehieneko zenbatekoa ez da 200.000 eurotik gorakoa izanen.
- Kooperatibetan eta ENSetan, degresibitatea eta cappinga, birbanaketa ordainketa eta gazteentzako laguntza osagarria banaka hartuko dira kontuan ustiategiaren titularra den kide bakoitzarentzat.