3 urrats kontsumitzaileen eta enpresen arteko gatazkak konpontzeko

Egin erreklamazio bat

Desadostasunik izanez gero, enpresarekin edo profesionalarekin hitz egin behar duzu lehenik, erreklamazioa azaltzeko eta gatazka konpontzen saiatzeko. Horretarako, erreklamazio orri bat aurkeztu behar da. Orri horretan, garrantzitsua da gertaerak argi azaltzea eta zure asmoak zehaztea (ekonomikoak badira, kuantifikatu egin behar dituzu).

Enpresak edo profesionalak erreklamazio kanal bat eman behar dizu, eta ziurtatu behar du aurkezpena jasota geratzen dela; orobat, jakinarazi behar dizu baduzula aukera erreklamazioa auzibidetik kanpo ebazteko; hain zuzen ere, gatazkak konpontzeko erakunde baten bidez. Baina ez dute erreklamazio eredu zehatz bat entregatzeko betebeharrik.

Deskargatu erreklamazio eredu bat

Joan kontsumitzailearen informaziorako gunera

Enpresak zure erreklamazioari ezezko erantzuna eman badio edo 30 egun iragan badira erantzunik eman gabe, kontsumitzailearen informaziorako gunera jo dezakezu.

Frogatzeko balioa duten dokumentuen kopiekin batera aurkeztu beharko duzu erreklamazioa: publizitatea, faktura, tiketa, aurrekontua, bermea...

Enpresarekin harremanetan jarriko gara alderdien arteko akordioa lortzen saiatzeko eta zure nahiak asetzeko. Nolanahi ere, ez dugu gatazkarako konponbiderik inposatzen ahal prozesu honetan.

Egin konsulta   -   Eskatu bitartekaritza

Kontsumoko Arbitrajea edo Justizia Auzitegiak

Akordioa lortzerik ez badugu eta enpresak edo profesionalak onartu badu gatazka arbitraje sistemaren bidez konpontzea, Kontsumoko Arbitrajea eskatzen ahal duzu.

Arbitraje horren bidez alderdiendako ebazpen lotesle eta betearazlea lortuko da.

Eskatu kontsumoko arbitrajea

Enpresak arbitrajea onartzen ez badu, erreklamazioari epaitegietan segida emateko aukera izanen duzu.

KONTUAN IZAN EZ DELA ERREKLAMAZIORIK ONARTZEN KASU HAUETAN:

  • Gatazka partikularren edo profesionalen artekoa denean.
  • Intoxikazio, lesio edo heriotza gertatu denean.
  • Delitu baten arrazoizko zantzuak daudenean, edo haietatik zuzenean eratorritako kalte-galeren erantzukizuna.